Zibersegurtasuneko UPV/EHU - ZIUR Gela
FINANTZAKETA ERAKUNDEA: ZIUR Fundazioa
GELA MOTA: Enpresa Gela
SORTU ZEN URTEA: 2022
CAMPUSA: Gipuzkoa
IKASTEGIA: Informatika Fakultatea
GAI-ARLOA: Ikasgelaren lan esparrua segurtasun informatikoari lotutako hainbat alderdik osatzen dute: pentesting, networking eta reversing industria-eremuetan. Horren bidez, azpiegitura teknologikoa indartu eta berrikuntza sustatu nahi da zibersegurtasunaren esparruan.
Ikasgelaren helburua da irakasleek eta ikasleek zibersegurtasunaren arloan dituzten ezagutzak zabaltzea, ikasketa aktibo eta parte-hartzailea sustatzeko espazio bat sortuz. Helburu hori bat dator kalitatezko hezkuntza eta bizialdi osoko ikaskuntza sustatzearekin.
Lan metodologiaren ardatza parte-hartze proaktiboa da. Hori dela eta, Capture the Flag (CTF) estiloko erronkak eta ariketak proposatzen dira; hau da, zibersegurtasunaren arloko gaitasunak eta ariketa praktikoak.
ARDURADUNAK: Iñigo Perona Balda | inigo.perona@ehu.eus, Juan Antonio PEREIRA VARELA | dif.ziur@ehu.eus
GELAREN WEBGUNEA: Webgunea
GJH:
- 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
- 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
- 17. GJH: Helburuak lortzeko aliantza
RIS3:
- Fabrikazio aurreratua