Eduki publikatzailea

UPV/EHU - Guitrans Fundazioaren Garraio Gela

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Guitrans

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2019

CAMPUSA: Gipuzkoa

IKASTEGIA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

GAI-ARLOA: Lan eremua Garraio Jasangarriaren inguruan egituratzen da, eta funtsezko bi alderdi ditu. Alde batetik, pertsonen mugikortasuna, non sartzen diren garraio publikoa, ibilgailu elektrikoa eta Mobility as a Service kontzeptua; eta, bestetik, salgaien garraioaren eta kate logistikoaren eraginkortasuna hobetzea.

Gelaren helburuetako bat talentua garatzea da, garraio sektorearen beharren arabera, eta ikasleen enplegagarritasuna hobetzea ere lortu nahi da; horretarako, UPV/EHUrekin lankidetzan aritzen da graduko eta graduondoko prestakuntzaren eremuan, eta lankidetza horren barruan sartzen dira bai unibertsitate-enpresa prestakuntza duala, bai praktikak eta gradu eta master amaierako lanak.

Aldi berean, garraioaren sektorerako interesgarriak diren saioak eta jardunaldiak antolatzen dira elkarlanean, eta ordezkaritza eta lan foroetan, biltzarretan, azoketan eta abarretan batera parte hartzen da, autonomia erkidegoan, estatuan edo nazioartean, ikasleei aukera bikaina emanez sektore horren erronkak eta aukerak bertatik bertara ezagutzeko.

ARDURADUNA: Sara Cabezudo | sara.cabezudo@ehu.eus

GELAREN WEBGUNEA: Webgunea

GJH:

  • 7. GJH: Energia irisgarria eta ezkutsagarria
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
  • 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua
  • Energia