Eduki publikatzailea

UPV/EHU - Altuna y Uria Bioeraikuntza Gela

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: Altuna y Uria S.A.

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2024

CAMPUSA: Gipuzkoa

IKASTEGIA: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

GAI-ARLOA: BIOERAIKUNTZA.

Gelaren esparruan, helburua talentua eta espezializazioa sortzea da, ikasleak modu DUALEAN sartuz eraikuntzaren egungo testuinguruko teknologia berrietan eta prozesu digitaletan, bai obra zibilean eta azpiegituretan, bai bizitegi-eraikuntzan, hirugarren sektorekoan eta horien birgaitzean.

Eraikuntza-prozesua eraldaketa metodologiko sakon batean murgilduta dago, tresna digital ugarien ondorioz, bai proiektuak sortu eta diseinatzeko, bai haiek obran jartzeko eta kudeatzeko, egikaritzeko, eraikitzeko, aurrefabrikatzeko, segurtasun- eta kontrol-lanetarako, bai ondoren eraikinaren edo azpiegituraren bizitza baliagarrian zehar mantentzeko, bizi-zikloa itxiz.

Horretarako, GRALak, borondatezko praktikak, hitzaldi teknikoak eta obrarako bisitak erabiliko dira.

Testuinguru horretan garatu nahi ditu BIOERAIKUNTZA Gelak prestakuntza-, ikerketa-, dibulgazio- eta ezagutza-transferentziako jarduerak.

ARDURADUNA: Maialen SAGARNA | maialen.sagarna@ehu.eus

GJH:

  • 4. GJH: Kalitatezko hezkuntza
  • 5. GJH: Genero berdintasuna
  • 7. GJH: Energia irisgarria eta ezkutsagarria
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 11. GJH: Hiri eta komunitate jasangarriak
  • 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo arduratsuak
  • 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua
  • Energia
  • Hiri-habitata
  • Kultura eta sormen industriak