Eduki publikatzailea

UPV/EHU - AIMS Gela

Irudia

FINANTZAKETA ERAKUNDEA: IDEKO-BRTA, IMH Campus eta BCAM

GELA MOTA: Enpresa Gela

SORTU ZEN URTEA: 2022

CAMPUSA: Bizkaia

IKASTEGIA: abrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (FAAZ)

GAI-ARLOA: Ikasgelaren helburua da digitalizazioaren eta adimen artifizialaren arloko proiektu berriak bultzatzea eta horietan laguntzea, Smart Industry edo 4.0 Industriaren eremuan, jasangarritasuna sustatzea izanik lehentasunezko ardatz.
FAAZ fabrika pilotua da, eta makina berriak ditu sare aurreratu baten bidez konektatuta. Horri esker, makinetatik datuak atera eta esperimentatu egin daiteke, eta datu horiek oso interesgarriak dira fabrikazio prozesuen garapenerako. Diziplina anitzeko lanaren bitartez, teknologia berriak testatzeko eta garatzeko aukerak azkartzen dira. AIMS Gelaren beste helburu bat fabrikazio aurreratuari buruzko ikastaro eta mintegi berriak sustatzea da, Aero Academyrekin –Hegan klusterraren gaikuntzako agendarekin– koordinatuta.

ARDURADUNA: Norberto LÓPEZ DE LACALLE | norberto.lzlacalle@ehu.eus

GJH:

  • 8. GJH: Lan duina eta hazkunde ekonomikoa
  • 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura
  • 12. GJH: Ekoizpena eta kontsumo arduratsuak

RIS3:

  • Fabrikazio aurreratua