COMPETENCIAS TRANSVERSALES

UPV/EHUren zeharkako gaitasunen katalogoa

Irudia

Gaitasunetan oinarritutako ikasketa planak abian jarrita, UPV/EHUk hainbat ekimen bultzatu ditu ikastegiei curriculumaren garapenean eta berrikuntzan laguntzeko. Ekimen horietatik abiatuta, eskoletan eta fakultateetan gaiari buruzko gogoeta egin, eta erabakiak hartu dira tituluetako irakasgaietan zeharkako gaitasunak adierazteko, banatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko moduaren inguruan.

Ildo berean, eta gradu nahiz graduondokoetan enplegagarritasunari lotutako zeharkako gaitasunak bultzatzen jarraitzeko asmoz, UPV/EHUk ikasle guztientzako komunak izango diren Zeharkako Gaitasunen Katalogoa osatu du. Katalogo hau lankidetza prozesu baten emaitza da, non jakintza arlo guztietako graduko tituluetako koordinatzaileek, masterretako batzorde akademikoetako kideek eta doktorego programetako ordezkariek parte hartu baitute eta prozesu osoa gidatu dute bost pedagogok eta Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritzak.