GLOBAL TRAINING , ATZERRIAN PRAKTIKA PROFESIONALAK EGITEKO PROGRAMA
Programa honen bidez, EAEko gazteak (30 urte baino gutxiagokoak) atzerrira irten daitezen bultzatu nahi da, beren ezaugarri akademikoekin eta profesionalekin lotutako jarduerak eta proiektuak egin ditzaten atzerriko enpresatan/erakundetan (6 hilabete), aldez aurretik planifikatutako prestakuntza praktikorako plan baten baitan.
Get ready,
Be more,
Be global!
Ikasketak amaitu badituzu, aztertzen hasi beharko zenuke zein urrats emango duzun segidan. Global Training beka-programak aukera ematen dizu profesionalki prestatzeko atzerrian, ordaindutako praktikak eginaz zure espezialitate akademikoarekin zerikusia duten enpresatan edo erakundetan. Proiektu honek EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen du, beren prestakuntza hobetu dezaten eta etorkizun oparoa izan dezaten.
Global Training programa Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.
ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Programari buruzko informazioa UPV/EHUn eskura daiteke Enplegu Guneen telefono zenbakietan:
- Araba: 945 01 4436
- Bizkaia: 946 01 7973, 946 01 3679
- Gipuzkoa: 943 01 5946
Ondorengo helbide elektronikoan:
Global Training programa erakunde laguntzaileen bitartez kudeatzen da
Global Training 2024 beka-programak zazpi erakunde laguntzaile ditu beken kudeaketa eta tutoretza garatzeko. Kontsultatu beken eskaintza bateratua eta eman izena* gehien interesatzen zaizun beka kudeatzen duen erakundearen bitartez.