Digital Management & ERP: Enpresaren Kudeaketa 4.0
Ebaluazioa
Masterrean ematen diren irakasgaietako irakasleekikasleen aurrerabidea eta errendimendua ebaluatu behar dituzte, betiere malgutasun akademiko baten barruan, beren irizpidean oinarrituta.
Oro har, ebaluazio jarraituaren sistema ezarriko da, eta, ebaluazioa egiteko, bi adierazle hartuko dira kontuan: ikaslea eskoletara bertaratu den eta konpetentziak zenbateraino barneratu dituen.Titulua lortzeko, ezinbestekoa izango da irakasgai bakoitzeko eskola orduen % 80ra bertaratzea.Era berean, irakasgai bakoitzeko ebaluazio probak gainditu beharko dira (bakarkako edo taldekako lanak, kasu praktikoak, ahozko aurkezpenak, etab.), eta lortutako konpetentziak erakutsiko dituen graduondo amaierako lan bat egin (espezializazio ikastaroa edo masterra).
Graduondo amaierako lana hiru kidez osatutako epaimahai baten aurrean defendatuko da; Akademia Antolakuntzako Batzordeak izendatuko ditu epaimahaikideak masterreko irakasleen artean, behin nahitaezko kreditu guztiak gainditzen direnean.Lana jendaurrean aurkeztu aurretik, lanaren tutoreak txosten bat bidaliko dio epaimahai ebaluatzaileari.Aldeko txostena jaso duten lanak baino ez dira defendatuko jendaurrean.