Agenda

Harrera Eguna Campus de Gipuzkoa

Lehenengo argitaratze data: 2024/09/05

EKITALDI MOTA:  Harrera eguna

NON: Carlos Santamaria zentroa (Auditorioa, Txillardegi aretoa), eta Ignacio Mª Barriola zentroa (aterpean)

MODALITATEA: Presentziala

NOIZ: 2024 irailaren 10

ORDUA: 10:30-14:30

INFORMAZIO OSAGARRIA

Hurrengo astean  ikasturteari hasiera emateko harrera-egunak eta ekitaldi akademikoak izango dira. Irailaren 10an harrera-eguna izango da Gipuzkoako campusean, eta EHUkultura Gipuzkoak  Mikel Laboaren erakusketaren bisita gidatu bat  prestatuta du. 

10:30-14:30: unibertsitateko elkarteen eta zerbitzuen berri emateko mahaiak izango dira campusean,Ignacio Mª Barriola zentroko aterpean. Besteak beste, EHUkultura  Gipuzkoako campuseko kultur zerbitzuen berri emango da.

11:30-13:00. Nazioarteko ikasleen harrera-ekitaldia egingo da Carlos Santamaria Zentroa. (auditorioa).

13:00-13:30. Mikel Laboa...izan liteke kontelazio, izan gabe izar... erakusketaren bisita gidatua. ( Carlos Santamaria Zentroa, Txillardegi Aretoa)

13:30-14:30: Campuseko jaialdia: talo-txozna, eta  herri kirolak.