Agenda

Lehiaketa

“FÉLIX MENCHACATORRE” MIKROKONTAKIZUNEN XIV. NAZIOARTEKO UNIBERTSITATE LEHIAKETA

Noiz eta non

Noiztik: 2024/09/18 Noiz arte: 2024/11/29

Deskribapena

Félix Menchacatorre, USACeko arima eta UPV/EHUko irakaslea –maisua-, 2008ko abuztuan hil zen bihotzekoak jota. Bihotzak huts egin zion aldi bakarra izan zen ordukoa.

University Studies Abroad Consortium-ek (USAC) eta Universidad del Pais Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), “Félix Menchacatorre" Mikrokontakizunen XIV. Nazioarteko Unibertsitate Lehiaketa antolatu dute. 

 

Oinarriak: erantsita.

 

3 modalitate: euskara, gaztelania eta ingelesa.

Gai librea.

Gehienez 2000 karaktere.

Mikrokontakizunak bidaltzeko epea: 2024/11/29

Saria: 500 dolar