Euskal unibertsitateen arteko XI. Euskarazko Eztabaida Txapelketa
Noiz eta non
Noiztik: 2024/10/30 Noiz arte: 2024/11/29
Deskribapena
Euskal unibertsitateen arteko euskarazko eztabaida txapelketa Nafarroako Unibertsitatearen eta UPV/EHUren hitzarmen bidez antolatutako doako ekitaldia da.
Euskal unibertsitateetako ikasleek gai jakin baten inguruan eztabaidatzen dute, zoriz egokitzen zaien rolean: alde edo kontra. Horretarako, argudioak ondo prestatuta izan behar dituzte aurretiaz, bai eta eztabaidaren beraren jarduna zaindu (denborak, hitzartze-motak etab.). Horiek horrela, Eusko Legebiltzarrean beren unibertsitateen ordezkari gisa parte hartuko duten taldeek ADUEEE elkarteak eskainitako formakuntza jasoko dute:
Formakuntza-saioak unibertsitateetako ordezkarientzat
- Azaroaren 9an eta 10ean UPV/EHUren Eibarko egoitzan (doako jarduera da).
- UPV/EHUko ordezkariak ADUEEE elkarteak eta EHUkulturak antolatutako barne-ligako irabazleak izango dira.
- Eztabaida txapelketa prestatzeko material lagungarria izan daiteke eskuliburu hau, UPV/EHUren biltegitik doan deskargatu daitekeena:
Unibertsitateen arteko Euskarazko Eztabaida Txapelketako finala
Azaroaren 29an, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean.
Ordua: 10:00-13:00 (ikusi "Eztabaiden plangintza fitxategia beherago)
2024ko TALDEKAKO EZTABAIDARAKO GAIA:
Aurrerapen teknologikoak ingurumen arazoak konpontzeko gai izango al dira?
2024ko BANAKAKO DISKURTSOETARAKO GAIA:
Euskal kulturaren transmisioa
Izena emateko eta harremanetarako: juanmari.apaolaza@ehu.eus
Izena emateko epea: 2024ko urriaren 30a baino lehen.
ADI UPV/EHUko ikasleak!
*UPV/EHUko ikasleek kredituak lor ditzakete formakuntza-saioetan parte hartzeagatik zein finaletan aritzeagatik.
Antolatzaileak: UPV/EHU, UPNa, Eusko Legebiltzarraren eta ADUEEEren laguntzarekin.