Programa de BAT en Kulturbasque
Noiz eta non
Noiztik: 2014/10/15 Noiz arte: 2014/11/05, 18:00 - 21:00
Zikloa
BAT 2014: Bilboko HIRIKO IKUSEZINAK.
Deskribapena
BAT ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua da
Laborategia: Bideo solasaldiak eta eztabaida presentzialak
BAT 2014
BATen 2014ko edizioak, IKUSEZINAK izenburupean, begirada hiri ikusezinaren eta ikusezin bihurtutakoaren gainean jartzea proposatzen du; kasu praktiko eta miaketarako lur gisa Bilbo eta haren eraldaketa-prozesua hartu dugu. Ikusten ez dugun, ikusi ez nahi dugun edo ezkutuan mantendu nahi dugun hiri ikusezin eta anitzera begiratuko dugu.
Ikerketa horri aurre egiteko, BATek, Kulturbasque-rekin, Civersity-rekin, ColaBoraBora-rekin eta y Think Cities-ekin adostutako lankidetzaren baitan, denbora luzeko eta formatu ugaritako ikerketa kolektiboko prozesua aktibatu du. Horretarako, kultur arloko jardunbideak, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak uztartu ditu.
Prozesua parte-hartze modu ugaritako hiru jarduera mota irekian egituratu dugu: Laborategia, Lantegiak eta hiri ikusezinaren inguruko begiradak batzeko topaketa.
Edukiak biltzen dituen scoop.it-en eta #BAT_invisibles traolaren bidez jarrai eta elika dezakezu prozesua.
Hitzaldiak:
-
Urriaren 15ean, arratsaldeko 18:00etan Bizkaia Aretoko Oteiza Aretoan: Reyes Gallegosen bideo solasaldia
"Hiri ikusezinaren begirada poliedrikoak" (pdf, 1291 KB)