Jardueren historikoa

Tailerra

Internet Eguna: olgetan ikasi

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/17 Noiz arte: 2014/05/06, 11:00 - 13:36

Deskribapena

Etxeko txikienek nagusiek baino hobeto dakite telefono mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan zein botoi ukitu Interneten sartzeko. Gaitasun bereziekin jaio direla dirudi. Aurreko belaunaldia telebista ikusten hezitu bazen, oraingoa Interneteko pantaila begira jaio da. Bizimodu berrian gaude eta teknologikoki aurrerapausu handia eman bada ere,  polemika bizia piztu du gizartean Interneten erabilera egokiaz.

Unibertsitatean ikerketak ari dira egiten esparru honetan (irakurri  Robinson) eta horregatik Internet Egunean Bizkaia Aretoaren ateak zabalik egongo dira bertan txikienek eta euren familiartekoek aukera izan dezaten ordenagailuetan hainbat jarduera egiteko eta era berean horren inguruko hausnarketa egiteko. Hau berau, datorren 17an Bilboko Bizkaia Aretoan izango da, goizeko 11etatik ordu biak arte eta familiak hurbildu daitezke, 3urterik 14urterarteko umeekin. Gurasoei begira Interneten segurtasunaren gaia jorratuko da. Horretarako, UPV/EHUko Bizkaiko Errektoreordetzako Kulturbasqueren eskutik, bidea eman da Internet Euskadi Elkarteak eta  Magisteritzako Unibertsitate Eskolak monitoreak jartzeko umeekin jarduerak egiten Interneten egun horretan. Gainera aparteko eskaintza egingo da oso merke erreziklaturiko ordenagailuak bertan erosteko, 40 eurotik aurrera www.pclagun.org

Maiatzaren 17ko larunbatean UPV/EHUren Bizkaia Aretora hurbilduz gero (tranbian joanez gero, "Guggenheim" geltokian lotu), Internet Eguneko jardueran parte hartzeko aukera dago.

Zer egongo den:

  1. Informatika esparrua, Internetera konexioa duten erreziklaturiko 10 ekiporekin,  Reciclanet elkartekoekin bat eginez. GNU/Linux software libreaz jarrita, jokuak izango dituzte prest, 3 urterik 14urterartekoentzat
  2. 3D inprimagailuen tailerra.
  3. Segurtasun tailerra Interneteko sare sozialen inguruan eta nerabeen telefono mugikorren erabileraz (gurasoei begira).
  4. Interneteko beste abantailak eta horri lotutako tailerrak: Basque Open Lab
  5. "Perfomance" Musika & Bideojokoak zuzenean
  6. Girls& Tech tailerrak: Hiru txanda egongo dira. Izena emateko HEMEN
  7. Informazioa erreziklaturiko ordenagailuak bertan erosteko, 40 eurotik aurrera www.pclagun.org

NORENTZAT:

Familiei begira, Maiatzaren 17an, Internet Eguna, goizeko 11etatik ordu biak arte, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra3), Bilbon.