BilbaoArte eta UPV/EHU batera "Gaztetasun ederra" pantailaratzeko Bilbon
Noiz eta non
Noiztik: 2014/05/29 Noiz arte: 2014/05/15, 12:00 - 09:02
Zikloa
Zinemax
Deskribapena
Jaime Rosales Fontcuberta zinemagilea Bilbora dator "Hermosa juventud" pelikula ezagutarazteko. Datorren Maiatzaren 29an izango da, eguerdiko 12.00etan BilbaoArteren aretoan (Urazurrutia 32), Bilbon. Izatez, zinemagileak berak, Masterclass antzekoa egingo du bertara hurbiltzen direnekin, pelikularen zergatia azaltzeko.
Istorio honetan Natalia eta Carlos, bi gazte, lanik gabe daude eta dirua ateratzearren, amateur erara, pornoa grabatzea okurritzen zaie. Euren bizitza aldatuko da eskuartean alabatxoa dutenean.
Cannes-eko Zinemalditik dator ‘Un Certain Regard' sailean ikusi baita pelikula hau. Horren trailerra ikus daiteke youtuben hemen.
Maiatzaren 30ean pelikula zine aretoetan izango da eta bezperan, 29an, aldez aurretik eztabaidatzeko aukera izango dugu zinemagilearekin Bilbon.