"Glastonbury" filma ikusgai BBK Liveren bezperan
Noiz eta non
Noiztik: 2014/07/09 Noiz arte: 2014/06/27, 19:30 - 15:25
Zikloa
Zinemax
Deskribapena
Julien Temple zinemagile britainiar baten filma izango dugu ikusgai Bizkaia Aretoan, datorren uztailaren 9 an, Bilbao BBK Live musika jaialdiaren bezperan. Izatez Kulturbasque UPV/EHU eta Last Tour International, Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzailea eta Arrebato Zinema elkartearen artean bideratu da zine emanaldia.
Dokumentalak 1970ean Glastonbury herrixkan izandako pop eta folk lehen musika jaialdia kontatzen du, orduko Michael Eavis izeneko baserritar batek antolatuta bere lurretan.
Pelikula hau ikusteko sarrera librea da baina aldez aurretik, tiketa atera behar da banaka.
Uztailaren 2ko eguerditik aurrera gonbidapenak agortu arte
Tiketaren gonbidapena inprimatu eta gero zozketan parte hartzeko balioko du.
Pelikula ikustera datozenen artean, Uztailaren 10etik 12ra izango den Bilbao BBK Live jaialdiari loturiko bonoa zozketatuko da. Izatez atera diren 35.000 bonoak, aspalditik agortuta daude eta ekitaldi berezi honetarako aparteko bat lortu da.
NOIZ: Utzailaren 9an, 19:30etan
NON: Bizkaia Aretoan, Abandoibarra 3, Bilbon.