Politika zaharra eta berria Europan: Juan Carlos Monederorekin berbetan
Noiz eta non
2015/03/27 2015/03/27, 19:30 - 21:00
Kokapena
Mitxelena entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
[Juan-Carlos-Monedero]
Argazkia: Iberoamérica Social / revista-red de estudios sociales
Datorren martxoaren 27an,arratsaldeko zazpi terdietan Madrilgo Complutense Unibertsitateko Zientzia Politikoaren eta Administrazioaren irakaslea den Juan Carlos Monederok, UPV/EHU Kulturbasqueren hitzaldi programazioan parte hartuko du Bizkaia Aretoan, Bilbon (Abandoibarra 3), jendaurreko elkarrizketa batean, parte-hartzeaz eta hiritarren giza-eskubideez aditua den Roberto Uriarte irakaslearekin.
Akademikoen arteko ekitaldi honen bitartez, bizi dugun paradigma politikoaren aldaketaz pentsaerazi nahi du Monedero irakaslea bertara gonbidatu duen UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Konstituzio Zuzenbidea eta Pentsamendu eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia Sailak.
Ekitaldia doanez da baina jesarlekuen antolaketa egiteko, aldez aurretik gonbidapena atera behar da.