Hitzaldia
Sareginak eta Internetean dagoen biolentzia aztergai
Noiz eta non
2014/03/19 2014/03/19, 11:00 - 21:00
![](https://www.ehu.eus/documents/1600093/1704031/portadapikara.jpg/f2e1263c-69a3-4f17-97a7-8ffa3c53a132?t=1395156334000)
Deskribapena
Martxoak 19an, goizeko hamaiketan, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean, andrazkoen aurkako biolentzia Interneten nolakoa den aztertuko da Pikara Magazine online aldizkariaren kasua adibidetzat hartuta. Horretarako Lucía Marinez Odriozola, eta Andrea Momoitio , aldizkariaren sortzaileek, Interneten nola euren kontrako hackerrak aurka dituztela azalduko dute eta aditu batek, Ruth Sala abokatuak, horren aurrean egin daitekeenaz gomendioak emango ditu. Internet-Euskadi elkarteak ekitaldi honi bultzada berezia eman dio, interes handia erakutsi baitu UPV/EHUrekin batera teknologien erabilera egokia lantzearren zabalkundea egiteko. Sareginak lelopean jorratuko dituzte horrelako gaiak oraindik aurrera, Bizkaiko campuseko Kulturbasqueren kultur programazioari lotuta.NOIZ: Asteazkenean, Martxoak 19, goizeko 11etan, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean, UPV/EHUren Leioako Campusean.