Jardueren historikoa

Tailerra

ZINEBILAB UPV/EHU 2015. Webdoc tailerra: Dokumental elkarreragilea eta esperimentaziorako duen aukera

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/09 Noiz arte: 2015/11/11, 10:00 - 19:00

Deskribapena

Data: Azaroak 9-11
Ordutegia: 10.00-14.00 eta 16.00-19.00
Sarrera doan, aretoa bete arte
Jorge Caballero eta Taller Estamparen eskutik
Koordinatzailea: Begoña Vicario
Arte Ederren Fakultatea// Leioako Campusa
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

icono-pdf Informazioa eta egitaraua (PDF)

 

WEBDOK-a: Dokumentalaren oraina eta etorkizuna

ZINEBIK lekua egingo dio berriro ere 57. edizio honetan mintegi-tailer honi, beti bezala Euskadiko arte eta zine ikasle, zinegile gazte, ikusentzunezko enpresa eta produkzioan aditu edo zale diren guztiei zuzendua. Oraingoan, Jorge Caballero zuzendariaren eta Taller Estampa produkzio etxe entzutetsuaren eskutik (Pau Artigas, Roc Alabalat eta Marcel Pie Barba) hiru egunetan zehar garatuko den topaketa teoriko-praktiko honen helburua izango da Webdok interaktiboaren gainean hausnartu, esperientziak partekatu eta azken joerak ezagutzea.

Ikus-entzunezkoen iraultza berri baten aurrean al gaude? Ikertzaile askok baietz uste dute, urruneko 1895eko abenduaren 28 hartatik zinea asko aldatu dela baina funtsean berdina dela oraindik ere: irudiak eta audioa, pantaila batean istorio bat kontatzen dutenak, eta isilean horren hartzaile eta prozesadore diren ikusleak. Orain gauza desberdin baten atarian gaude, aro digitalean murgilduta, sorkuntza eta produkzio eredu klasikoa ezbaian jartzen dituzten beharrizan batzuekin, teknologia hobeto ikasi eta irakatsi beharra dagoen ingurune batean, lankidetza sorkuntzaren oinarri deneko ereduak geure eginez.

Komunikazioaren testuinguru berri honetan, sortzaile eta ikusle paradigma apurtu egiten da. "Egilea" berrebaluatu beharreko termino bat da eta egilekidetza edo lankidetzan eginiko lanaren zentzua gailentzen hasi da. Beharrezkoa da egilekidetza hori nola susta daitekeen pentsatzea, ikusleek eduki horren sorkuntzan nola parte har dezaketen, zein baliabideekin eta, batez ere, zein irizpiderekin. Kultura parte-hartzaileak narraziozko aukerak zabaltzen ditu eta dokumental elkarreragilea errealitatearen adierazpenaren saiakuntza esparru bat da orain. Era berean, negozio ereduek produkzio, banaketa eta erakusketarako bide berriak aurkitzen dituzte.

Tailerraren aurkezpena

Tailer teoriko-praktiko honen bitartez, dokumental elkarreragilearen munduan sartzea da gure asmoa eta, zehatzago esateko, zabalduen dagoen adarrean: webdok edo interneterako dokumental elkarreragilean Dokumental elkarreragilearen oinarrizko kontzeptuak ikusiko ditugu, eta horretan hasteko moduak landu. Tailer hau hiru egunetan emango da, hiru gai-ardatz hauetan banatuta:

  • Webdok-aren kontzeptuak: Dokumental elkarreragilearen sorreraren testuingurua aztertuko dugu, glosategi digital txiki bat, egitura elkarreragileak, ikuslearekiko elkarrizketak eta produkzio eta banaketa ereduak.
  • Web dokumental baten prdukzioa eta antolamendua: Webdok baten antolamenduan kontuan izan beharreko elementuak aurkezten hasiko gara, kontzeptua, edukia, metodologia eta formalizazioa. Webdok-a egiteko faseak eta eragileak zein diren azalduko da.
  • Elkarreragilearen kontzeptualizazioa: Tailerraren zati honetan, edukien mapa bat egingo dugu (web-aren orga organigrama eta zatiak nola lotuta dauden). Narrazio egitura ez-linealek eskaintzen dituzten aukerak planteatuko dira, eta horien ezaugarriak eta berezitasunak. Kontakizunean lagundu eta gure elkarreragilean nabigatzea erraztu diezaguketen elementu grafikoak analizatuko dira (nabigazio metaforak, datuak bistaratzeko grafikoak, geokokapena, edukien aurkibidea, etab.).
  • Nabigazio diseinua: Wireframe bat planteatuko dugu proposatutako edukietatik hasita. Nabigazio elementuak interfazearen zein zatik eratuko duten definituko dugu. Web-aren arkitekturan, informazioaren hierarkietan eta beronen funtzioetan, elkarreragilearen agertokietan pentsatuko dugu. paperean lantzeko erremintak emango ditugu, bai eta aurretiko testetarako eredu elkarreragileak ere.

Gutxieneko erabilgarritasun irizpideak, narrazioaren ulermena eta elkarreragile modu desberdinak hartuko ditugu kontuan.

  • Elkarreragilearen lanketa: Web-aren diseinu grafikorako kontzeptuak eta erreferenteak landuko ditugu (botoiak, ikonoak, denbora lerroa, koloreen paleta, tipografia). Proiektuak lantzeko baliabideak ikasiko ditugu (Racontr, Klynt, Twine…), gure elkarreragilea ezagutarazteko erremintak (bisiten eta elkarreragitearen analisia) eta online proiektua argitaratzeko prozesua (domeinua, kokapena eta edukien banaketa sarea).