Jardueren historikoa

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekitaldi ugari UPV/EHUn

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/30 Noiz arte: 2016/12/02, 10:00 - 14:00

Deskribapena

UPV/EHU euskararen Unibertsitateak, euskararekin duen konpromisoarekin bat eginaz, ekitaldiz betetako egitaraua prestatu du EHUskaralarien eskutik, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Hiru egunetan zehar, asteazkenetik ostegunera bitartean, jai giroa nagusituko da unibertsitateko hiru Campusetan:

Hona hemen agenda.

Hona hemen Bizkaiko Campusaren agenda:

Azaroak 30, asteazkena

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

  • 10:00-18:00 Euskarazko Zientzia argitalpenen Azoka Txikia egingo da.
  • 12:00 Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan mahai inguru bat antolatu da ‘Zientzia Euskaraz Publikatzen: Nondik gatoz eta nora goaz' lelopean. Hauexek izango dira: Teresa Agirreazaldegi  (UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua); Jesus Mari Makazaga  (UPV/EHUko Euskara Zerbitzua); Asier Vallejo (EKAIA Aldizkaria); Uxune Martinez (Zientzia Kaiera); Mikel Aizpuru (UEU) eta Aitziber Agirre (Elhuyar).

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

  • 12:30 Erizaintza Atalean Euskarazko liburuen zozketa. Zozketan parte hartzeko ikasleek, beraien datuekin batera gogokoen dituzten olerki, abesti zati, poema, esaera, esaldi, euskalki ezberdinetako esaera, liburuetako aipu edo bertsoak paper batean idatzi eta postontzi batean sartuko dituzte, eta horiekin mural bat osatuko da.

Abenduak 1, osteguna

Irakasleen Unibertsitate Eskolako Areto Nagusian

  • 13:00 ‘Basker'. Nola ikusi zuten bi suediarrek Euskal Herria, 1963an?
    45 minutuko dokumentala lehenengoz Euskal Herrian ikusteko aukera UPV/EHUko hiru campusetan, Argibel Eubak aurkeztua.

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

  • 9:00-14:00  II. Narrazio Lehiaketa ospatuko da. Goiz horretan zehar emango den gaia jorratu beharko da.
  • 12:00  PUXIKADA. Euskara aireratu.

Abenduak 2, ostirala

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean

  • 11:00-14:00 Hiru orduko irrati maratoia egingo da. Hiru gai izango dira ardatza, bakoitza ordubetean zehar garatuko delarik: euskara eta unibertsitatea, euskara eta gazteak eta euskara eta kazetaritza.

Leioako Ostalaritza Eskola (jantokia)

  • 14:00 Euskal bazkaria