Jardueren historikoa

Fernando Saunders-ek UPV/EHUren Bilboko Paraninfoan joko du

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/04 Noiz arte: 2014/03/31, 20:00 - 09:15

Zikloa

MUSIKetan 2013/2014

Deskribapena

Ez da sarrerarik geratzen Bizkaian egiteko den Fernando Saunders-en kontzertu bakarrerako.

Fernando Saunders-ek, Estatu Batuetako abeslari, ekoizle eta baxulari apartak, UPV/EHUren Bilboko Paraninfoan joko du datorren Apirilaren 4an, iluntzeko zortzietan. Azkeneko hogeitamar urteetan Lou Reed musikari ospetsuaren bandan ibili izan da baxu-jole moduan. ‘Happiness Tour' biran Zarautz, Iruña, Donostia eta Gasteiztik ibili ondoren, Bilbon joko du eta geroItaliarantz eta Txekiarantz joango da bere ‘Saunders & Friends' taldearekin:

  • Fernando Saunders – Ahotsak, baxua, kitarra
  • Oliver Lee – Kitarra
  • Dalibor Mráz – Bateria
  • Jiří Zabystrzan – Teklatuak

Larogeiko hamarkadan, Marianne Faithfull eta Kip Hanrahan musikariekin jo zuen Saunders-ek  eta Steve Winwood, Eric ClaptonJimmy Page, Joan Baez, John McLaughlin / The Mahavishnu Orchestra, Pat Benatar eta Heart-ekin. Saunders-ek Txilen izandako Amnistía Internacional-ek antolaturiko ekitaldi batean hartu zuen ospea. Ordutik lau diska famatu egin ditu Cashmere Dreams, The Spin  eta  I Will  Break Your Fall eta azken hau Happiness (2012).

Zatoz Apirilaren 4an, iluntzeko zortzietan UPV/EHUren Paraninfora, Bizkaia Aretora, Bilbora.

Kontzertua doanez da eta zure gonbidapena lortzeko egin klik hemen.

 

Bertaratzea baieztatu