redes

Gu jarraitu!

 

 

Eduki publikatzailea

Txori Kantazale

Noiz eta non

2021/12/03 2021/12/03, 19:00 - 19:00

Deskribapena

Hitzez hornitutako piano kontzertu bat da, edo, bestela esanda, piano musikaz jantziriko kontakizun bat.

Joana Otxoa de Alaizak eta Alex Gurrutxagak sortutako obra honetan, Xabier Leteren barne munduan murgilduko gara. Poetaren izaera eta pentsamendua ezagutzeko parada dugu, eta baita haren kantu eta poemek iradokitako musika berriez gozatzeko ere.

Ikuskizuna 2020ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa sariaren fruitu da. Propio atondutako testuen bidez, Gurrutxagak Leteren poetikan eta bizipenetan gidatuko gaitu. Otxoa de Alaizak pianoan eskainiko dituen piezek Lete dute inspirazio, poetaren interpretazio berriranzko bidean.

Sorkuntza paregabe hau Bizkaia Aretoan estreinatuko da Euskararen Egunean (abenduak 3). Gainera, emanaldi horretan, aurkezpenik behar ez duen eta Leterekin berarekin eskuz esku aritutako Joxan Goikoetxea izango da akordeoian. 

Otxoa de Alaiza-Gurrutxaga-Goikoetxea hirukotearen eskutik, enkontru gogoangarria bizitzeko aukera izango dugu, Leteren ildoan.