Gu jarraitu!
2018/12/14, 17:00 - 14:00
Komiko eta zuzendaria.
17:00tan
Ernesto Sevilla, arte ederretan lizentziatua, bere komiko aldeagatik da ezaguna batez ere. Monologogile ospetsua, aurkezle eta gidoilaria, 2002 eta 2006 urteen bitartean komikoen generazio berri bat ezagutzera eman zuen telebista programa baten funtsezko parte izan zen “La hora chanante”. Hortik aurrera eszenatokietan antzeztu du behin eta berriz eta kameren aurrean zein atzean haritu da, izan ere, errealizadore bezala esperientzia handia du. “Capitulo 0” telesaila da zuzendari bezala egin duen azken lana. Honetan, kultuzko telesailak parodiatzen dira zenbait genero ukituz, sitcom-a, zientzia fikzioa, etab.
Paramount Comedy-ren edukien zuzendaria, BocaBoca ekoiztetxearen fikzio zuzendaria, Movistar Plus Series-en gidoien ekoizle ordezkari eta editorea.
18:30tan
Fanzine, komiki eta prentsa kultural alternatiboan hasi zen, baina laster eman zuen saltoa pantailara, 3 hamarkadetan zehar mota guztietako lanak eginez telebistan zein zineman. Genero fantastiakoan aditua, beldurraren alorrean “El espinazo del diablo”-ren ko-idazlea izan zen, Guillermo del Toro-k zuzendua, eta “El callejón” eta “Anabel” filmak zuzendu zituen, Sitges, Albacete-ko Abycine-n, Murcia-ko europako zinemaren jaialdian eta Mallorca-ko Film Infest jaialdietan saritua izan zen. Bere beste espezializazioa eta pasioa, umorea da, honek idazle, zuzendari edota ekoizle modura parte hartzera mugitu du zenbait proiektutan “La hora chanante”, “Nuevos cómicos” bakarrizketen saioan Paramount Comedy-n, “Museo Coconut” edota telebistako komedietan “Vergüenza”, “Mira lo que has hecho”, “Arde Madrid” edo “Justo antes de Cristo”.