Gu jarraitu!
2022/10/21, 19:00 - 20:30
Sonakay musika-taldeko kontzertua. Bizkaia Aretoan - UPV/EHU. Mitxelena aretoan.
Sustrai euskaldunak eta ijitoak dituen talde euskalduna, 2015ean hasi zen euskal musikaren historiako benetako bitxien bertsioak egien, bere bi kulturen fusioaren bidez: flamenkoa eta euskara.
Jonatan Camacho “Joni” (ahotsa), David Escudero (Lehen gitarra), Ramón Vélez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez “beltza” (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa) dira talde donostiar honen egungo kideak.
Flamenkoa eukaraz, zalantzarik gabe publiko mota guztien artean eragina izan duena eta, horregatik, bere lehen albumaren izenburua honako hau izan zen: Sonakay denontzat.
Sonakayk 2019an aurkeztu zuen izarrak singela. Taldearen euskarazko lehen abezti propioa, eta euskal musikaren historiaren bertsio ezagunak interpretatzean lortu ditu bere arrakastarik handienak.
2020ko otsailean, Sonakay Rumba txikitita-rekin itzuli zen. Kantu fresko honek dantzara gonbidatzen gaitu eta baita Sonakayren esentziara ere, flamenkito euskaraz, baina oraingoan rumba eran eta Omar González kubatarraren laguntzarekin.
Sonakay guztiekin diskan Ketama, Maria Berasarte, Iñaki Salvador, Iker Lauroba, Urko, Golden Aplle Quartet, Omar González, Jose de Pasaia eta Paco Suárez artisten arteko adiskidetasun eta artearen emaitza da.
Hirugarren diska Suerte joan den ekainean aurkeztu zuten Oiartzunen.
*Sarrera librea, edukiera bete arte