Gu jarraitu!
2020/12/03, 18:00
Abenduak 3
Baroja Aretoa . Bizkaia Aretoa-UPV/ EHU
Toni Jodar Espainia eta Kataluniako dantzari esanguratsuenetariko bat da dantza garaikidearen alorrean, eta proposatzen diguna da dantzaren historia era bitxi batean azaltzea.
Beraren gorputzarekin irudikatzen du dantzaren denboraren iragatea, eta bere eskarmentua eta umorea baliatzen ditu “perfomance pedagogiko” bat egiteko, berez sormenezkoa eta entretenigarria dena. Dantza klasikotik garaikiderainoko bilakaera erakusten du, erreferentzia eginez gorputzak mugimenduan bere burua adierazteko erabiltzen dituen genero eta formei.
Proposamen honek jarraipena ematen die bere aurreko piezako edukiei: Toni Jodar explica la Danza Moderna y Contemporánea.
Una confererencia bailada-ren xedea da publikoaren itaun honi erantzutea: ‘Eta Pinaren ostean, zer?’, jatorrizko piezaren jarraipen legez: Toni Jodar explica Danza Moderna y Contemporánea.
Toni Jodar-en kontakizuna bere ohiko formatuan azaltzen da, hau da, hitzaldiaren eta ikuskizunaren artean. Orain dela gutxiko historiaz eta gaur egungo joerez hitz egiten digu, bere esperientzia profesionalak markatu dizkioten maisu-maistrak gogora ekarriz. Azalpenean zehar gorputzak astindu dituzten dantzaren erreferenteengandik eta gure mundua eraldatu duten gertaeretatik igaroko gara. Paradigma aldaketa horretan joera askok eta askok egiten diote beren ekarpena forma berrien fusioari eta esperimentazioari eta tradizioen berrirakurketari.