Info_Suscríbete
ERAKUSKETAK
Orainarte izandako erakusketak...
"Talentu berriak Bilbao. Artistak eta jatorrizko lan grafikoa" erakusketa
Noiz eta non
Noiztik: 2015/01/22 Noiz arte: 2015/02/05, 08:00 - 20:00
Kokapena
Chillida erakusketa-aretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)
Zikloa
Colaboración entre El Festival internacional de Grabado, FIG Bilbao y KulturBasque UPV/EHU.
Deskribapena
Bilboko Nazioarteko Grabatu Azoka (FIG, gaztelaniazko siglen arabera) eta UPV/EHU, Kulturbasque izeneko Bizkaiko Campuseko kultur programaren bidez, elkarlanean arituko dira urtean zehar grabatua eta paper gaineko obra zabaltzeko. Hortaz, hiru erakusketa egingo dira. Erakusketok arte horren ikuspegi orokorra emango dute, UPV/EHUko titulatu berrien belaunaldien obratik artista ospetsuenera.
"Talentu berriak Bilbao. Artistak eta jatorrizko lan grafikoa"
Azaroan ospatu zen FIG Bilbao azokaren ostean, Grabatu eta Paper Gaineko Nazioarteko Arte Azokak berriro ekingo dio lanari 'Talentu berriak Bilbao. Artistak eta jatorrizko lan grafikoa' erakusketarekin. Bertan Open Portfolio atalean parte hartu zuten artisten obrak erakutsiko dira. Erakusketa UPV/EHUren Kulturbasquerekin batera antolatu da eta otsailaren 5era arte, Bizkaia Aretoko Chillida gelan (Abandoibarra 3, Bilbo) bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara.
'Talentu berriak Bilbao. Artistak eta jatorrizko lan grafikoa'k jarraipena emango dio jaialdiak bultzatutako lanari, sorkuntza eta grabatu arloan diharduten artista gazteen obra zabaltzeko. Hortaz, beren artelanak erakutsi ahal izango dute Bilboko hiriko panorama kulturalari lotutako ingurune paregabe batean.
Talde erakusketan Arte Ederren Fakultatean ikasi duten 14 artistak parte hartuko dute. Marrazketa Sailak, grabatua eta estanpazio beste teknika batzuk ere hartzen dituenak, lan handia egiten du teknika hauek sustatu eta zabaltzeko, eta artista bikainen sorlekua da. Besteak beste, Marta Barragán, Open Portfolio 2014 sariaren irabazlea. Barragánek bere erakusketa gunea izango du datorren FIG Bilbao azokan.
Open Portfolio, plataforma ezin hobea
Open Portfolio atala lehen aldiz ospatu zen 2014ko FIG Bilbaon arrakasta handiz. Bertan bi orduz erakutsi ahal izan zituzten artista berriek beren obrak. Ibilbide profesionala hasi berri duten artistek ikusgarritasuna lortzeko, sinergiak sortzeko eta laneratzeko plataforma bikaina da Open Portfolio, arte industrian eta publikoaren artean beren obraren zabalkundea eta ezagupena errazten baitu.
FIG Bilbao paper gaineko obra sustatzeko esperimentazio grafikoari buruzko nazioarteko proiektua da. Proiektuaren buru dira ospe handiko Sardiniako Falconieri etxea eta Bizkaiko Arthazi elkartea, eta ikerketa eta merkatal eta museo eskaintza bateratzen ditu.
Parte hartuko duten artisten fitxa teknikoak
-
Carmen Jiménez Suero
Titulua: s/t
Urtea: 2014
Neurriak: 110x220 zm
Teknika: Offseta -
Eluska Zabalo
Titulua: Paisaje errático
Urtea: 2014
Neurriak: 158x212 zm
Teknika: Fotograbadoa -
Estela Miguel
Titulua: Nido
Urtea: 2014
Neurriak: 38x42 zm
Teknika: Fotopolímeroa -
Iñaki Elosua
Titulua: Hamaika II
Urtea: 2014
Neurriak: 40x50 zm.
Teknika: Collage eta gofrado -
Marta Barragán
Titulua: The Milky Way
Urtea: 2014
Neurriak: 100x76 zm.
Teknika: punta lehorra -
Myriam Gesalaga
Titulua: s/t
Urtea: 2013
Neurriak: 50x65 zm.
Teknika: Litografia -
Noelia Lecue
Titulua: Gerhard y Ewa
Urtea: 2013
Neurriak: 100x70 zm
Teknika: Transferentzia, beirazko hautsa eta pigmentu fosforeszentea -
Omer Zaballa
Titulua: Elkano II
Urtea: 2014
Neurriak:116 zm x 532 zm
Teknika: akuafortez, urtintaz eta alkograbatuz egindako grabatua -
Patricia Alonso
Titulua: S/T
Urtea: 2014
Neurriak: 53x76 zm.
Teknika: akuaforte eta urtinta -
Rut Zabala
Titulua: Ndanke Ndanke
Urtea: 2014
Neurriak: 100x350 zm.
Teknika: gehigarriak eta punta lehorra. -
Verónica Domingo
Titulua: The sound of the landscape
Urtea: 2013
Neurriak: 30x35 zm
Teknika: monotipoa -
Zaloa Ipiña
Titulua: Uda
Urtea: 2012
Neurriak: 30x24x1,5 m.
Teknika: metakrilatoaren gaineko serigrafia -
Raisa Álava
Titulua: Fuego
Urtea: 2014
Neurriak: akuaforte eta urtinta
Teknika: 30x30 zm. -
Amaya Suberviola
Titulua: Carrocería
Urtea: 2014
Neurriak: 73x32 zm.
Teknika: inprimatze digitala eta punta lehorra