Eduki publikatzailea

Tailerra

Sormen OLA. Antton Tellería: "Umorearen aurrean zutunik"

Noiz eta non

2024/04/20, 09:30 - 15:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Sormen OLA tailer zikloaren barruan, datorren apirilaren 20an izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn Antton Telleria, ETBko aurkezlea, kazetaria, musikaria eta umoregileak zuzendutako saioa: “Umorearen aurrean zutunik”.

Umore egitea du xede Antton Telleriak. Irratian, telebistan nahiz eszenan umorea lantzen du. Berezko sena du eta azken aldi honetan disdira handia eskuratu du. Bere esperientzia izango da tailerraren abiapuntua. Bere umorearen graziaz, noraezean dabilen herri xehea STAND UP-erantz gidatzeko. Komedia gustuko duzu? Komiko izan nahi duzu? Etorri, entzun eta probatu!

Tailerra 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Doakoa da UPV/EHUko ikasleentzat eta kredituak aitortuko dira. Tailerra euskaraz izango da.

Izen emateak: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus