XSLaren edukia
Produktu eta Prezio Erabakiak
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
- Titulazioa
- Marketineko Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 42 | 60 |
Mintegia | 9 | 18 |
Gelako p. | 9 | 12 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
Irakasgai honen helburu nagusia ikasleek produktu eta prezioei buruzko erabakiak hartzen ikastea da, enpresa baten merkataritza eta marketin kudeaketaren bi funtsezko tresna moduan. Era berean, 2030 Agendako Garapen Jasangarriko Helburuekin bat datorren prestakuntza konpromisoan oinarrituz, ikasgelan pentsamendu kritikoa, enpatia eta etorkizunarekin erantzukizuna kontuan izango dira, lan giro kolaboratibo batean erabakiak hartuz. Emaitza jasangarritasun balioak, printzipioak, helburuak eta xedeak errespetatuz hartutako enpresa-erabakiak izango dira.
Marketineko graduatuen etorkizun laborala ezagupen hauek enpresa baten merkataritza kudeaketan bateratzea denez, irakasgai honek merkataritza arloko erabaki guztien arteko elkarrekiko erlazioa, erakundean duten eragina eta erabakien integrazioa marketin plangintza eta kontrol faseetan ere azpimarratzen ditu. Guzti hau, garapen jasangarriko (ekonomiko, sozial eta ingurumeneko) eredu batean barneratutako enpresa-jarduera baten sorrera eta garapenari buruzko hausnarketa aktibo batetatik.
Jarraian moduluaren konpetentziak eta irakasgaiaren konpetentziekin erlazioa aurkezten dira:
M03 MARKETIN MODULUAREN KONPETENTZIAK
CM01 – Eskuratutako ezagupenak bere lanean aplikatzeko gaitasuna marketina eta merkatu-ikerketarekin erlazionaturiko edozein alorretan. ESPEZIFIKOA
CM02 – Lortutako datuetan oinarritutako iritzi arrazoituak emateko gaitasuna. ZEHARKAKOA
CM03 – Marketin eta merkatu-ikerketa sailetarako datu garrantzitsuak bildu, sailkatu eta interpretatzeko gaitasuna, beti ere hauen erabilera etikoa eginez. ESPEZIFIKOA
CM04 – Marketina eta merkatu-ikerketa osatzen duten sail bakoitzean informazio, ideia, arazo eta irtenbideen transmisioaren bitartez era egokian eta sinesgarrian komunikatzeko gaitasuna. ESPEZIFIKOA
CM05 – Ikaskuntza-trebetasunak garatzea autonomia gradu altua lortzeko, geroko ikasketak hasteari begira zein norbere prestakuntzari begira. ZEHARKAKOA
CM06 – Marketin estrategia eta ekintzen inguruan erabakitzeko eta hauek praktikan jartzeko gaitasuna. ESPEZIFIKOA
CM07 – Bezeroa eta merkatuarenganako orientaziorako gaitasuna. ESPEZIFIKOA
CM08 – Idatzizko komunikazio eta hitz-jariorako gaitasuna. ZEHARKAKOA
CM09 – Taldean lan egiteko gaitasuna. ZEHARKAKOA
CM10 – Pentsaera analitikoa eta hausnarketa kritikorako gaitasuna. ZEHARKAKOA
CM11 – Sormena, berrikuntza eta izaera ekintzailea garatzeko gaitasuna. ZEHARKAKOA
CM12 – Ingelesez, frantsesez edo alemanez komunikatzeko gaitasuna. ZEHARKAKOA
CM13 – Ingurune ekonomiko eta enpresa-inguruneak aztertzeko gaitasuna. ESPEZIFIKOA
CM14 – Marketin erabakiak enpresaren gainerako sailen erabakiekin eta bestelako antolaketekin koordinatzeko gaitasuna, eta baita marketin kanpainak planifikatzeko eta garatzekoa ere. ESPEZIFIKOA
CM15 – Lanbidearekin eta lan-merkatuarekin harremanetan jartzeko gaitasuna. ESPEZIFIKOA
Konpetentzia hauen ildoan, Produktu eta Prezio Erabakiak irakasgaiarekin lortu nahi diren konpetentzia espezifikoekin lotutako ikasketa emaitzak ondokoak dira:
• Produktu berri baten garapen eta merkaturaketan oinarritutako marketin arazo baten egituraketa eta analisia.
• Produktu baten garapenean ezinbestekoak diren atributuei buruzko erabakiak hartu ahal izateko beharreko gaitasunak eskuratzea (ezaugarriak, marka, ontziratzea, etiketatzea, zerbitzu lagungarriak, eta abar).
• Enpresa baten zorroaren osaketaren egokitasuna baloratu, lerro eta zorroaren mailan erabakiak hartu ahal izateko.
• Produktu politika eta banaketa politikan hartu beharreko erabakiak koordinatu, Marketin Mixeko aldagaietan beharrezko koherentzia mantenduz.
• Ikuspegi orokor eta dinamiko bat kontuan izanda, produktuaren bizitza zikloan zehar marketin estrategiak planteatzea.
• Prezioen inguruko erabakiak hartzeko abilezien eskuratzea: prezioen finkapenerako tekniken eta prezioen estrategiaren aukeraketaren araberako arazoen ebazpena.
IKASKETA EMAITZA GUZTI HAUEK KONTSUMO ETA EKOIZPEN EREDU JASANGARRIAK BERMATZERA ORIENTATURIKO PRESTAKUNTZA BATETATIK PLANTEATZEN DIRA (12 GJH)
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
1. GAIA: PRODUKTU BERRIEN GARAPENERAKO ESTRATEGIA
1.1. Sarrera
1.2. Produktu berrien garapen prozesua
2. GAIA: PRODUKTU ETA ZERBITZUEI BURUZKO ERABAKIAK
2.1. Zer da produktu bat?
2.2. Produktu eta zerbitzu indibidualei buruzko erabakiak
2.3. Produktu lerroari buruzko erabakiak
2.4. Produktu mixari buruzko erabakiak
2.5. Zerbitzuen marketina
3. GAIA: MARKA ESTRATEGIA
3.1. Marka kapitala
3.2. Marka sendoak sortu
3.3. Marken kudeaketa
4. GAIA: PRODUKTUAREN BIZITZA ZIKLOAREN ESTRATEGIAK
4.1. Sarrera fasea
4.2. Hazkunde fasea
4.3. Heldutasun fasea. Produktuen aldaketa.
4.4. Beheraldi fasea. Produktuen eliminazioa.
5. GAIA: PRODUKTUEN PREZIOEN FINKAPENA: KONTSUMITZAILEAREN ULERMENA ETA BALIOAREN HAUTEMATEA
5.1. Zer da prezioa?
5.2. Prezioak zehazteko faktore garrantzitsuak
5.3. Prezioen finkapenerako ikuspuntuak
6. GAIA: PRODUKTUEN PREZIOEN FINKAPENA: PREZIO ESTRATEGIAK
6.1. Produktu berrientzako prezio estrategiak
6.2. Produktu zorroarentzako prezio estrategiak
6.3. Prezioen doitze estrategiak
6.4. Prezioen aldaketak
6.5. Prezioen finkapena eta estatu-politikak
Gai bakoitzaren EDUKI PRAKTIKOAK ebaluazio jarraituaren garapenean zehar burututako jarduera ezberdinekin loturik daude.
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgaiaren bi ataletan (produktuei buruzko erabakiak eta prezioei buruzko erabakiak) kontzeptu teorikoen ikuspegi aplikatua bultzatuko da. Horregatik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua metodologia aktiboak konbinatuz garatzen da.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesu honek ikaslearen parte-hartze aktiboa eta irakaslearen jarraipena eskatzen du, eta Ikaskuntza Kooperatiboan oinarritzen da.
Ikaskuntza Kooperatiboak hainbat estrategia didaktiko biltzen ditu, non, klasea talde txikitan (3-5) antolatuz, ikasleek modu koordinatuan lan egiten dute zeregin akademikoak ebazteko eta beren ikaskuntza garatzeko. Egoera honetan ikasle parte hartzaileen helburuak loturik daude eta “bakoitzak bere helburuak lor ditzake bakarrik besteek beraien helburuak lortzen badituzte”.
Ikaskuntza Kooperatiboa ondokoak lortzen saiatzen da:
• Ikaskuntza prozesuan ikaslearen parte-hartze aktiboa bultzatu.
• Taldeek ikaskuntza maila handitzeko duten gaitasuna aprobetxatu ikaskideen elkarreraginaren bitartez.
• Ikaskuntza independente eta norberak zuzendutakoa bultzatu.
• Modu kritikoan arrazoitzeko gaitasunaren garapena bultzatu.
• Ikaskuntza esperientziari dagokionez ikasleen asetasuna handitu eta ikasgaiarekiko jarrera positiboak bultzatu.
• Ikasketak bertan behera uzten dutenen kopurua murriztu.
• Ikasleak prestatu egungo lan mundurako.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
Ohiko deialdian ezarritako ebaluazio sistema ebaluazio jarraitua da. Deialdi honetan ebaluazioa hainbat probek osatzen dute. Azken probak irakasgaiaren puntuazio totalaren %30a izango da eta ohiko azterketen deialdi ofizialaren datan egingo da. Ikasleak ohiko deialdian irakasgaia gaindituko ez balu, ez ohiko deialdian gainditu gabeko zatira bakarrik aurkezteko aukera izango du, ebaluazio jarraituan zehar gainditutako zatiaren nota mantenduz. Hala ere, nahi izanez gero, irakasgai osoaren ebaluazioa egiteko aukera izango du ez ohiko deialdian.
Ohiko deialdian ebaluazio sistema jarraituari uko egiteko eskaera formala egin beharko da idatziz. Eskaera irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete bat lehenago aurkeztu beharko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
E-gela Ikaskuntza birtualeko plataforman jasotako dokumentazioa.
Oinarrizko bibliografian agertzen diren liburuak.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
KOTLER, P. y ARMSTRONG, G. (2018). Principios de marketing, 17 Edición, editorial Pearson.
KOTLER, P. eta ARMSTRONG, G. (2014): Marketinaren Oinarriak, Deustuko Unibertsitatea
Aldizkariak
Emprendedores
Harvard Deusto Marketing & ventas
Harvard Deusto Business Review
TaldeakToggle Navigation
01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-14:00 | ||||
16-30 | 10:00-11:00 | 11:00-12:30 | |||
23-23 | 12:30-14:00 | ||||
29-29 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 12:30-14:00 | ||||
22-22 | 12:30-14:00 | ||||
24-24 | 12:30-14:00 | ||||
26-26 | 12:30-14:00 | ||||
28-28 | 12:30-14:00 | ||||
30-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 12:30-14:00 | ||||
20-21 | 12:30-14:00 | ||||
25-25 | 12:30-14:00 | ||||
27-27 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
02 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-14:00 | ||||
16-30 | 10:00-11:00 | 11:00-12:30 | |||
23-23 | 12:30-14:00 | ||||
29-29 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 12:30-14:00 | ||||
22-22 | 12:30-14:00 | ||||
24-24 | 12:30-14:00 | ||||
26-26 | 12:30-14:00 | ||||
28-28 | 12:30-14:00 | ||||
30-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
02 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 12:30-14:00 | ||||
20-21 | 12:30-14:00 | ||||
25-25 | 12:30-14:00 | ||||
27-27 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.10 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-14:00 | ||||
16-30 | 10:00-11:00 | 11:00-12:30 | |||
23-23 | 12:30-14:00 | ||||
29-29 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 12:30-14:00 | ||||
22-22 | 12:30-14:00 | ||||
24-24 | 12:30-14:00 | ||||
26-26 | 12:30-14:00 | ||||
28-28 | 12:30-14:00 | ||||
30-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 12:30-14:00 | ||||
20-21 | 12:30-14:00 | ||||
25-25 | 12:30-14:00 | ||||
27-27 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 12:30-14:00 | ||||
16-30 | 10:00-11:00 | 11:00-12:30 | |||
23-23 | 12:30-14:00 | ||||
29-29 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
46 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
19-19 | 12:30-14:00 | ||||
22-22 | 12:30-14:00 | ||||
24-24 | 12:30-14:00 | ||||
26-26 | 12:30-14:00 | ||||
28-28 | 12:30-14:00 | ||||
30-30 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
17-18 | 12:30-14:00 | ||||
20-21 | 12:30-14:00 | ||||
25-25 | 12:30-14:00 | ||||
27-27 | 12:30-14:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA
- A0.1 - BLANCO GARRIDO ERAIKINA