XSLaren edukia
Merkataritza Zuzendaritza: Politikak
- Ikastegia
- Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Arabako Atala
- Titulazioa
- Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza (desagertzear, 2022-2023tik aurrera)
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 3
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 51 | 69 |
Mintegia | 3 | 9 |
Gelako p. | 3 | 6 |
Ordenagailuko p. | 3 | 6 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
IRAKASGAIAREN GAITASUN ESPEZIFIKOAK:
- Merkaturapen eta marketing arazo bat ikertu eta egituratu.
- Produktuaren ezaugarri eta dimentsioak definitu eta bere bizitza zikloaren etapa desberdinetan zehar marketing estrategiak garatu.
- Enpresa edo antolakunde baten produktu/zerbitzu karteraren osaketa ikertu eta produktuen kaleratze, eraldaketa eta eliminaziorako ildoak ezagutu.
- Prezioen inguruan erabakiak hartzeko trebetasunak bereganatu.
- Banakuntza kanalen funtzionamendua ulertu eta banakuntza estrategiak definitu.
- Komunikazio prozesuaren funtzionamendua, komunikabide mix-a eta enpresa baten komunikabidean ohikoak diren estrategiak ulertu.
- Kontsumitzaile, enpresa eta gizartearenganako eraginagatik, marketinari eginiko funtsezko kritikak ezagutu.
- Sozialki arduratsuak diren praktikak erabiltzeagatik, enpresak onuratu daitezkeen moduak ikertu.
IRAKASGAIAREN ZEHARKAKO GAITASUNA:
Idatzizko komunikaziorako gaitasuna (2. menderatze maila: Idazlan akademiko laburrak zuzentasunez idazten ditu).
Adierazleak:
- Konklusioetara iristeko, zenbait elementu erlazionatzen ditu (datuak, iritziak, etab.). Osoa da baina lantze pertsonal gehiegirik egon barik.
- Testuan zehar aurkeztutako zenbait zita zuzentasunez erabiltzen ditu. Bibliografia zuzentasunez zitatzen du.
- Gaiaren arlo desberdinak, orden logiko batean aurkezten ditu, testua, epigrafe eta paragrafoetan ordenatuz.
- Idazlana zuzena da. Maiztasunez materiaren berezko lengoaia erabiltzen du. Sinonimoen bitartez, esanahi bikoitza izan dezaketen terminoak argitzen ditu.
- Taulak eta grafikoak modu egoki batean erreferentziatuak eta zuzenki kokatuak erabiltzen ditu.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
I ATALA: PRODUKTU POLITIKA
1. GAIA: PRODUKTU POLITIKARI SARRERA
2. GAIA: PRODUKTUAREN BIZITZA ZIKLOA
3. GAIA: PRODUKTUEN KARTERA
II ATALA: PREZIO POLITIKA
4. GAIA: ENPRESAREN PREZIO POLITIKA
III ATALA: BANAKETA POLITIKA
5. GAIA: ENPRESAREN BANAKETA ESTRATEGIA
6. GAIA: BANAKETA SISTEMA KOMERTZIALA
IV ATALA: KOMUNIKAZIO POLITIKA
7. GAIA: KOMUNIKAZIO KOMERTZIALA
V ATALA: MARKETINAREN GARAPEN BERRIAK
8. GAIA: ETIKA, ARDURA SOZIALA ETA IRAUNKORTASUNA
MetodologiaToggle Navigation
Irakasgai honetan erabiliko den metodologiak, planteaturiko helburu eta gaitasunekin bat egingo du. Horretarako, jarraian aipatzen den irakaskuntza metodologia ezartzen da:
- Klase magistrala: proposaturiko konpetentziak lortu ahal izateko ikasleak ezagutu behar dituen kontzeptu eta teknikak azalduko dira.
- Gelako eta ordenagailuetako praktikak eta mintegiak: Irakasgai honetako gaitasun espezifiko eta zeharkakoa garatzera zuzendutakoak, hala nola, idatzizko komunikaziorako gaitasuna.
Lan boluntarioak planteatuko dira banaka egiteko, azken notari puntu bat gehitu ahal izatea suposatuko dutenak; horrela, ikasleek nota igo ahal izango dute eta, bereziki, ohorezko matrikularen kalifikazioa lortu ahal izango dute.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
EBALUAZIO SISTEMA:
Notaren %100a froga teoriko-praktiko baten bitartez lortu ahal izango da. Horrez gain, borondatezko lanak egin ahal izango dira, banaka, eta gehienez % 10 gehiagorekin puntuatu ahal izango dira. Froga teoriko praktikoa, bigarren hiruhilekoaren amaieran burutuko dena, bi atalez osatuta egongo da: (i) baztertzailea izango den test azterketa bat (4 puntu balioko dituena, %40a) eta (ii) baztertzailea izango den garatzeko azterketa bat (6 puntu balioko dituena, %60).
Irakasgaia gainditu ahal izateko, 5 puntutako gutxieneko puntuaketa lortu eta froga bakoitzean gutxieneko maila batzuk lortzea beharrezkoa izango da, hala nola, 2 puntu test motako azterketan (gehienez 4 puntu balio dituena) eta 3 puntu garatzeko azterketan (gehienez 6 puntu balio dituena).
Ebaluazio jarrairako proposaturiko jarduerak beraien ikaskuntzan gehiago inplikatu nahi duten ikasleek bakarrik egingo dituzte, gehienez notaren %10 gehiago suposatu dezaketelarik. Ikasle hauek, aukeraturiko marka erreal bati buruzko zuzendaritza komertzialeko politika desberdinen (produktu, prezio, banakuntza eta komunikazioa) inguruko txosten bat prestatu beharko dute. Ikasleek, lan-proposamen bat aurkeztu beharko dute aurre-ezarritako epeetan, web orrialde, aldizkari edo esku-liburuetara joz edo zuzenean enpresa horren langile edo zuzendariak elkarrizketatuz enpresari buruzko informazioa bildu, ondoren, lana prestatu eta azkenik, klasean aurkeztu beharko da.
Jarduera hauek, konpetentzia espezifikoak lantzera bideratuak izateaz gain, goian aipaturiko zeharkako gaitasuna landu eta ebaluatzeko erabiliko dira.
Lan guztiak orijinalak izan beharko dira eta plagioa bereziki zigortua izango da. Lanean erabilitako informazio iturriak testuan zehar erreferentziatuak izan beharko dira. Erreferentziatu gabe eta komatxorik gabeko bi lerro baino gehiago barneratzen dituen edozein lan atzera botako da. Ortografia akatsak lortutako puntuaketa gutxitu ahalko dute.
Lan boluntarioen bitartez lortutako puntuazioek, ikasturteko bi deialdietarako balio izango dute.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Erreprografian utzitako irakasgaiari buruzko materiala
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
Armstrong, G., P. Kotler, M. J. Merino, T. Pintado, eta J. M. Juan (2011), Introducción al marketing (tercera edición). Madrid: Pearson Educación (Capítulos 7,8,9,10,11,12,13,16)
Kotler, P. eta G. Armstrong (2011), Principios de marketing (12ª edición). Madrid: Pearson Educación (Capítulos 8,9,10,11,12,13,14,15,16,17,20)
Gehiago sakontzeko bibliografia
Maciá, F. eta Gosende, J. (2010), Marketing Online. Estrategias para ganar clientes en Internet. Madrid: Anaya.
Munuera, J. L. eta A. I. Rodríguez Escudero (2007), Estrategias de marketing. Un enfoque basado en el proceso de dirección. Madrid.: ESIC.
Santesmases, M. (2012), Marketing: Conceptos y Estrategias (6ª edición). Madrid: Pirámide.
Aldizkariak
Irakaskuntzaz arduratzen den irakasleak zehaztu beharrekoa.
TaldeakToggle Navigation
01 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|
31 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|