XSLaren edukia
Elikagaien Enpresak eta Ekonomia
- Ikastegia
- Farmazia Fakultatea
- Titulazioa
- Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2024/25
- Maila
- 1
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Gaztelania
- Euskara
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza mota | Ikasgelako eskola-orduak | Ikaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak |
---|---|---|
Magistrala | 45 | 45 |
Gelako p. | 15 | 45 |
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
HelburuakToggle Navigation
B.- IRAKASGAIARI DAGOZKION GAITASUN ESPEZIFIKOAK
Irakasgaiak honako gaitasunak garatu nahiko lituzke ikaslearengan:
1.- Enpresa sistema ireki bat bezala ulertu. Enpresa batetako azpisistema guztiak euren artean loturik daude. Azpisistema batean edo ingurunean gertatzen den zerbaitek eragina izan dezake beste azpisistemetan eta enpresaren funtzionamenduan.
2.- Enpresa baten egoera aztertu: zer egiten du, nola garatzen du bere aktibitatea, nola betetzen ditu bere helburuak... Irakasgaiak enpresa kudeaketa eredu bat errazten du, eta ikasleek, berau erabilita, enpresa erreal baten egoera aztertu ahal izango dute.
3.- Enpresa baten barnean erabakiak hartzeko gaitasuna. Ikasleek erabaki aproposak hartzeko gaitasuna landuko dute, enpresaren funtzionamendua eta kudeaketa tresna batzuk ezagutu eta gero. Gaitasun hau enpresaren azpisistema guztietan garatuko da: zuzendaritza, giza baliabideak, marketinga edo azpisistema komertziala, finantzak eta ekoizpena.
4.- Taldean lan egiteko gaitasuna. Bai gelan, bai gelaz kanpo burututako talde-lanari esker, ikasleek etorkizun profesionalean garrantzi handia izango duen gaitasun hau landuko dute.
5.- Idazteko gaitasuna: beste pertsonekin modu eraginkorrean erlazionatzeko gaitasuna, pentsatu eta/edo sentitzen denaren adierazpen argi eta zuzenaren bidez, idazketaren bidez eta euskarri grafikoen bidez
6.- Informazioa bilatzeko, iragazteko eta hautatzeko, informazioa lortzeko eraldatzeko eta
ezagutza berria sortzea eta partekatzea.
Irakasgai-zerrendaToggle Navigation
C.- EDUKIA
I. ATALA: OINARRIAK
1. Ikasgaia: ENPRESA, ENPRESARIA ETA INGURUNEA
1.1. Enpresa
1.2. Enpresaren ingurunea
1.3. Enpresaria
II. ATALA: ZUZENDARITZA-AZPISISTEMA
2. Ikasgaia: ENPRESAREN HELBURUAK
2.1. Ikuspegi orokorra
2.2. Xedea, helburuak eta azpihelburuak
2.3. Helburu-sistema bat ezartzea eta helburuen sailkapena
3. Ikasgaia: ZUZENDARITZA-PROZESUA
3.1. Zuzendaritza-azpisistema
3.2. Plangintza eta kontrola
3.3. Antolaketa
3.4. Portaeraren zuzendaritza
3.5. Informazioa
III. ATALA: GIZA BALIABIDEEN AZPISISTEMA
4. ikasgaia GIZA BALIABIDEEN ZUZENDARITZA
4.1. Giza baliabideak enpresan
4.2. Giza baliabideen azpisistema
4.3. Lan-harremanetarako saila eta haren jarduera enpresan
4.4. Giza baliabideen zuzendaritzaren zeregin nagusiak
IV. ATALA: MERKATARITZA-AZPISISTEMA
5. Ikasgaia: MERKATARITZA-AZPISISTEMA ENPRESAN
5.1. Merkataritza-funtzioa eta haren joerak
5.2. Marketinga: filosofia eta jarduera
5.3. Merkataritza-informazioaren sistema eta merkataritza-ikerketa
5.4. Produktua
5.5. Prezioa
5.6. Banaketa
5.7. Komunikazioa
V ATALA: PRODUKZIO-AZPISISTEMA
6. Ikasgaia: EKOIZPEN-FUNTZIOA
6.1. Ekoizpen-funtzioa. Kontzeptua eta helburuak
6.2. Ekoizpen-sistemaren erabaki estrategikoak
6.3. Ekoizpen-sistemaren erabaki taktikoak
VI. ATALA: FINANTZA-AZPISISTEMA
7. Ikasgaia: FINANTZAKETA ETA INBERTSIOA ENPRESAN
7.1. Finantza-funtzioa
7.2. Enpresa-jardueraren ziklo ekonomikoak eta batez besteko heltze-aroa
7.3. Finantza-merkatuak
8. Ikasgaia: ENPRESAREN FINANTZAKETA-ITURRIAK
8.1. Finantzaketa kontzeptua eta sailkapena
8.2. Barne-finantzaketa edo autofinantzaketa
8.3. Kanpo-finantzaketa
9. Ikasgaia: ENPRESAREN EKONOMIA ETA FINANTZA-EGITURA ETA
HAREN ANALISIA
9.1. Enpresaren ekonomia eta finantza-egitura
9.2. Finantza-oreka; hastapenak
9.3. Ekonomia eta finantza-analisia: kaudimena eta finantzaketa
9.4. Ekonomia eta finantza-analisia: errentagarritasuna
10. Ikasgaia: INBERTSIO-PROZESUA ENPRESAN
10.1. Inbertsio kontzeptua eta haren elementuak
10.2. Inbertsio-proiektuak hautatzea
10.3. Inbertsioen sailkapena
10.4. Moneta-fluxuak kalkulatzea
10.5. Inbertsioak aukeratzeko metodo estatikoak
10.6. Inbertsioak aukeratzeko metodo dinamikoak
MetodologiaToggle Navigation
D.- METODOLOGIA
Irakasgaian garatu beharreko metodologiak proposatutako helburuei eta gaitasunei lotuta egon behar du. Horretarako, honako irakaskuntza metodologia ezarri da:
- Eskola magistrala: proposaturiko helburuak lor ditzan ikasleak ezagutu behar dituen oinarrizko kontzeptuak eta teknikak eta tresnak aurkeztuko dira.
- Ariketen eta kasuen ebazpena. Ikasleek ariketa eta kasu batzuk izango dituzte eskura: batzuk irakasleak klasean ebatziko ditu; beste batzuk garatu eta eztabaidatu egingo dituzte ikasleek klase orduetan, eta azkenean ikasleek eurek aurkeztuko dute ebazpena; azkenik, ariketa eta kasu zehatz batzuk ikasleek eskola orduetatik kanpo landuko dituzte.
- Egoera gatazkatsuen analisia eta eztabaida. Ikasturtean zehar hainbat enpresa-arazo eztabaidatuko eta landuko dira. Ikuspegia praktikoa izango da, horrela ikasturtean zehar garatutako kontzeptuak aplikatzeko gaitasuna erakutsiko da. Zeregin hori irakasleak tutorizatuko du.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
E.- EBALUAZIO SISTEMA
IRIZPIDE NAGUSIAK
----EBALUAZIO SISTEMA MISTOA----
- Idatzizkoa edo/eta Test motako azken azterketa (7 puntu bitarte)
- Gelako praktikak eta lana/k (3 puntu bitarte)
I. Azken froga edo azterketa (7 puntu bitarte)
Azken azterketaren bitartez ikasleek lortutako ezagutza teoriko zein praktikoak baloratuko dira. Azterketa idatzizkoa edo/eta test modukoa izango da.
II. Gelako praktika eta lana/k (3 puntu bitarte)
Gelako praktiken bidez (presentziala) eta lanaren/lanen bidez (presentziala edo/eta ez presentziala), ikasleak, taldeka edo/eta bakarka, eskola magistraletan landutako materialekin loturiko arazoak landuko ditu.
Gelako praktika eta lanaren/lanen balorazioa azterketarenera batu ahal izateko, azken azterketaren gehiengo notaren gaineko %40a lortu behar da gutxienez (2,8 puntu 7tik).
Edozein kasutan, irakasgaia gainditzeko 5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu behar da.
Gelako praktika eta lanaren/lanen bitartez lorturiko puntuak ikasturte akademikoko bi deialdietan mantenduko dira.
----AZKEN EBALUAZIO SISTEMA----
Graduko Ikasleen Ebaluazioa Arautzen duen Araudiaren arabera (BOPV 50, 2017ko martxoaren 13) UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2016ko abenduaren 15ean onartua, ikasleek etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko eta azken ebaluazioa aukeratzeko aukera dute (8.3 artikulua).
Uko egite hori irakasgaiko irakasleei idatziz jakinarazi beharko zaio lauhileko lehengo 9 asteetan zehar, zentroko egutegi akademikoaren arabera.
- Azken azterketa mota: garatzeko eta/edo aukera anitzeko galderak (7 puntu)
- Kasu praktikoen ebazpena (3 puntu)
I. Azken proba edo azterketa (7 puntu)
Azken azterketaren bidez, ikasleek lortutako ezagutza teoriko eta praktikoak ebaluatuko dira. Azterketa garatzekoa edo/eta test modukoa izango da.
II. Kasu praktikoen ebazpena (3 puntu)
Irakasgaiko irakasleek ikasketa kasua edo kasuak proposatuko dituzte eta azterketa eguna baino lehen entregatu beharko dira. Ebaluazioaren zati hau banaka egingo da.
Kasu praktikoen nota amaierako azterketakoari gehitu ahal izateko, azken azterketaren balioaren %40a lortu beharko da (2,8 puntu 7 puntutik).
Edozein kasutan, irakasgaia gainditzeko 5 puntuko gutxieneko kalifikazioa lortu beharko da.
Azterketa ez egiteak, EZ AURKEZTU kalifikazioa edukitzea suposatuko du.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
Elikagaien enpresak eta ekonomia irakasgaiaren apunteen bilduma. UPV/EHU.
Irakasleak luzatutako materiala.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
SÁNCHEZ, R. y GONZÁLEZ, J. (2012): Administración de empresas: Objetivos y decisiones. McGraw Hill, Madrid.
Gehiago sakontzeko bibliografia
AGUIRRE SADABA, A.; D. TOUS ZAMORA y A.M. CASTILLO CLAVERO (2003): Administración de organizaciones en el entorno actual. Pirámide, Madrid.
BALLESTERO, E. (2000): Economía de la empresa agraria y alimentaria: producción, costos, mercadotecnia agroalimentaria, inversiones, financiación, valoración agraria. Mundi-Prensa, Madrid.
CUERVO, A. (Coord.) (2005): Introducción a la Administración de empresas. Thomson-Civitas.
DÍEZ DE CASTRO, E.; GALÁN, J.L. y MARTÍN, E. (1996): Introducción a la Economía de la Empresa. Pirámide, Madrid.
FERNÁNDEZ GAGO, R. (2005): Administración de la responsabilidad social corporativa. Paraninfo-Thomson Learning, Madrid.
GONZÁLEZ, F.J. y J.D. GANAZA (2007): Principios y fundamentos de gestión de empresas. Pirámide, Madrid.
IBORRA, M.; A. DASÍ, C. DOLZ y C. FERRER (2007): Fundamentos de dirección de empresas. Thomson, Madrid.
JOHNSON, G.S. y R. WHITTINGTON (2006): Dirección estratégica. Prentice-Hall.
PÉREZ GOROSTEGUI, E. (2002): Introducción a la Economía de la empresa. Centro de Estudios Ramón Areces, Madrid.
RODRÍGUEZ, J.M. y V. SALAS (2006): Responsabilidad social corporativa. FUNCAS, Madrid.
ROJÍ FERRARI, S. (2000): Introducción a la economía de la empresa. Mileto, Madrid.
SUÁREZ SUÁREZ, A. (1991): Curso de introducción a la Economía de la Empresa. Pirámide, Madrid.
TaldeakToggle Navigation
16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 19:00-20:00 | 18:00-20:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 18:00-19:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-8 | 18:00-19:00 | 18:00-20:00 | |||
4-4 | 14:30-16:00 | ||||
5-5 | 15:00-17:00 | ||||
9-15 | 18:00-19:00 | 18:00-20:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
1-3 | 15:00-16:00 | ||||
4-8 | 19:00-20:00 | ||||
9-15 | 19:00-20:00 |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA
- Gela 1.3. - FARMAZIA FAKULTATEA