VOLVER
REGISTRO-ASISTENCIA-Descripcion
Deskribapena
eGelan instalatutako bertaratzearen erregistro moduluak ikasleak irakasgaiaren saioetara joan diren adierazteko aukera ematen du.
Moduluak bi saio mota desberdinekin egiten du lan: "Ikasle guztiak" eta "Ikasle-taldeak". "Ikasle guztiak" motako saoietan matrikulatutako ikasle guztiek parte hartu beharko lukete. "Ikasle-taldeak" motako saioek eGelan definitutako ikasle-taldeetatik zein joan beharko luketen zehazteko aukera ematen dute. Saio batera bertaratu direnak adierazteko momentuan, definitutako saio motari dagozkion ikasleak bakarrik agertuko dira zerrendan.
Bertaratzeak hiru modutan erregistra daitezke: 1) irakasleek eskuz, 2) ikasleek eskuz eta 3) automatikoki, plataformako erregistroen arabera).