Titulo - Matrícula

Matrikula

Sarrera-profila - Zientzia Esperimentalen Didaktika Doktoregoa

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

XSLaren edukia

Izangaiek aipatutakoez bestelako masterrak egin badituzte, Batzorde Akademikoak izanen du horiek onartzeko ahalmena. Nolanahi ere, onartutako doktoregai horiek gutxienez 6 ECTS egin (edo egiaztatu) beharko dituzte hezkuntza ikerketako prestakuntzan, programak eskainiko dituenak.
A) Merezimendu akademikoak:* Unibertsitateko tituluaka) Zientzia Esperimentalen Didaktikaren (ZED)esparruko master-tituluak (3.2 atalean adierazitakoak edo Masterreko Batzorde Akademikoak onartutakoak) (5 puntu)b) Hezkuntzaren arloko beste master titulazio batzuk (puntu 1)c) Maisu-maistraren titulua (3 puntu) d) Zientzia eta Teknologien arloko beste gradu-titulu batzuk (0.5 puntu)* Masterreko espediente akademikoa (a titulazioak badira) (edozein espediente akademiko barematzeko unibertsitate bakoitzak erabiltzen dituen irizpideen arabera egingo da kalkulua, kontuan hartuta gehieneko puntuazioa 2 dela) (2 puntu gehienez) (b titulazioak badira) (kalkulua unibertsitate bakoitzak edozein espediente akademiko barematzeko erabiltzen dituen irizpideen arabera egingo da, kontuan hartuta gehieneko puntuazioa 2 dela) (2 puntu gehienez).* Doktoratu aurreko kontratua (deialdi publikoa) (3 puntu/urte) (6 puntu arte) lehentasunezko merezimendua* Ikerkuntzan hasteko beka eta laguntzak (0,5 puntu urteko) (puntu 1 gehienez) B) Merezimendu profesionalak* Irakasle urteak jardunean (puntu bat urteko) (5 puntu gehienez)* ZEDrekin zerikusia duten titulazioetako praktiketako tutoreak (0,5 puntu urteko) (3 puntu gehienez)* Beste merezimendu profesional batzuk (2 puntu bitarte)C) Prestakuntzako merezimenduak Emandako ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak... (puntu 1 gehienez) Jasotako ikastaroak, mintegiak... (puntu 1 gehienez) Argitalpenak (artikuluak, liburuak...) (puntu 1 gehienez) Lan-taldeetan parte hartzea, berrikuntza-proiektuak (2 puntu gehienez)D) Beste merezimendu batzuk (puntu 1 gehienez)Egin nahi den doktorego-tesiaren proposamenaren argitasuna eta zehaztasuna, doktorego-programako irakasleren batek abalatua (3 puntu bitarte). Beharrezkoa bada eta batzordeak hala uste badu, elkarrizketak egin ahal izango dira eskatzaileekin. (3 puntu bitarte)

Gaztelania

Valentziera

Euskara

Ingelesa

Galiziera

Katalana

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.