Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - TICRM

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Programan parten hartzen duten unibertsitateek IKTen arloan eskaintzen dituzten unibertsitate masterrak eginda dituzten ikasleek lehentasuna izango dute programa honetan sartzeko.

Era berean, gomendatutako sarrera profiltzat jotzen dira honakoak: Espainiako unibertsitateetako beste master ofizial batzuk edo Europako Unibertsitate Eremuko kidea den beste herrialde bateko unibertsitateetako master baliokideak, eta sare mugikorretako informazio eta komunikazio teknologien arloari lotutakoak.

Eskatzaileek egiaztatuta izan behar dute ingeleseko B1 maila.

Gomendatutako profilez bestelakoa duten eskatzaileen kasuan, batzorde akademikoak zehaztuko du, beharrezkoa izanez gero, zeintzuk prestakuntza osagarri espezifiko egin beharko dituztenak.

XSLaren edukia

Gomendatutako profilak betetzen dituzten hautagaiek, ez dute prestakuntza osagarririk egin beharrik.Gomendatutako profilak ez diren a), b), c), d), e) eta f) beste sarrera profilak aurkezten dituzten eskaerak Batzorde Akademikoak banaka aztertuko ditu hautagaiaren aurreko hezkuntzaren eta doktorego programaren arteko egokitasuna zehazteko.Batzorde Akademikoak hautagaiaren aurreko hezkuntza doktorego programan sartzeko osatugabekotzat hartzen badu, hautagaiak prestakuntza osagarri espezifikoak bete beharko ditu.Doktorego programan parte hartzen duten unibertsitateen masterren ofizialetan eskaintzen diren ikasgaien artean bete beharko dira prestakuntza osagarriak.Batzorde Akademikoak erabakiko du, eskaera bakoitzeko, hautagaiak bete beharreko prestakuntza osagarrien kopurua eta mota. Dena dela, Batzorde Akademikoak gehienez 15 ECTS egitea proposatu ahal izango du. Hautagaiaren aurreko hezkuntzak 15 ECTS baino gehiagoko prestakuntza osagarria behar duen hezkuntza-gabezia badu, eskaera ez da onartuko.Ezarritako epean bete beharko dira hezkuntza gehigarriak. Horrela ez bada, doktoregaia programatik kanpo geldituko da.Doktorego mailako prestakuntzatzat joko dira prestakuntza osagarriak, prezio publiko eta ikasteko bekak eta laguntzak emateari begira.
ONARPENERAKO IRIZPIDEAKDoktorego ikasketetan sartzeko bideei eta ikasleak onartzeari dagokionez, aplikatuko da 99/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, doktorego ikasketa ofizialak arautzen dituena ( 6. eta 7. art. eta bigarren xedapen gehigarria). Halaber, parte hartzen duten beste unibertsitateetako doktoregoko ikasketa ofizialen arautegiak ere aplikatuko dira.Doktorego programako batzorde akademikoak baldintzak biltzen dituzten hautagaien eskaerak ebaluatuko ditu, curriculuma eta aurkeztutako dokumentazioaren arabera, aurrerago zehaztuko diren irizpideak erabiliz. Ikasleen eskariak banan bana aztertuko dira, hautagaiak askotariko sarbideetatik datoz eta.Gomendatutakoez bestelako sarrera profila duten eskaeren kasuan, batzorde akademikoak zehaztuko du, hala dagokionean, hautagaiak zein prestakuntza osagarri espezifiko egin behar dituen.Europako Unibertsitate Eremukoak ez diren atzerriko herrialdeetako titulazioa duten eskatzaileei dagokienez, doktorego programako batzorde akademikoak haien eskariak bidaliko dizkio unibertsitateko organo eskudunari, behin betiko baimena eman dezan.Hautagaiek ingeleseko B1 maila egiaztatu beharko dute. Eskaera egitean doktorego tesia Frantziako unibertsitate batekin tutorekidetzan egiteko asmoa adierazten duten pertsonek frantseseko B1 maila egiaztatu beharko dute.MEREZIMENDUAK BALORATZEKO IRIZPIDEAKHautagaiak aurkeztutako curriculumaren eta dokumentazioaren arabera, batzorde akademikoak erabakiko du programa onartzea ala ez honako irizpide hauek erabiliz:- Espediente akademikoa: % 40- Eskatzailearen prestakuntzaren egokitasuna doktorego programarako (% 30)- Doktorego programako ikerketa ildoen lan arloetan izandako ikerketa edo lan esperientzia (% 10)- Doktorego programako gaiei lotutako argitalpenak (% 10) - Bestelako merezimendu akademikoak (egonaldiak atzerrian, hizkuntzak eta abar) (% 10). Ingeleserako B1etik gorako maila egiaztatzea baloratuko da. Doktorego tesia Frantziako unibertsitate batekin tutorekidetzan egin gura dutenei frantseseko B1tik gorako maila egiaztatzea baloratuko zaie. Jatorrizko hizkuntza gaztelania ez duten atzerriko ikasleen kasuan, baloratuko da egiaztatzea beren gaztelania maila, bai ahozkoan eta bai idatzian, Cervantes Institutuko DELE maila ertainaren parekoa dela.- Era berean, batzorde akademikoak elkarrizketa egin ahal izango die hautagaiei merezimenduak argitu eta baloratzeko.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Galiziera

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.