Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Psicología

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Psikologiako unibertsitate-masterra egin duen ikaslea: gizabanakoa, Taldea, Antolakuntza eta Kultura, edo Psikologiarekin lotutako beste master ofizial bat, edo master horrek emandako ikasketa-mailaren antzekoa duena, psikologiako metodologiari eta ikerketari buruzko prestakuntzari dagokionez.

Horrez gain, oinarrizko ikerketa proiektuak edo ikerketa aplikatukoak egiteko motibazioa erakutsi behar du.

Gomendagarria da, halaber, doktorego tesia arrakastaz egingo dela ziurtatzeko, ingelesez ongi moldatzea, eta gaitasunak edukitzea alderdi hauetan: informazioaren planifikazioa eta antolakuntza, analisia eta sintesia, ahozko eta idatzizko komunikazioa, datuak ustiatzeko, analizatzeko eta irudikatzeko programen erabilera.

XSLaren edukia

Programa honek ez du heziketa osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienera 300 ECTS kreditutako gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sar daitezkeela, horiek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeelarik, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen ala ez. Prestakuntza hau jasotzeko ikerlan bat egingo da, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 15 ECTSko MALen baliokidea psikologiaren, gizarte zientzien eta/edo osasun zientzien arloan eta/edo beste prestakuntza baliokide batean, ikerkuntzarako gaitasunei dagokienez, eta ikasleak, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, horietan matrikulatuko da, programan matrikulatutakoan.
Programan mugatua da urteko plaza berrien kopurua, eta Batzordeak Akademikoak, beraz, izena emateko epean aurkeztutako hautagaien artetik egingo du aukeraketa, merezimendu hauek baloratuta: - Espediente akademikoak eta prestakuntzaren kidetasuna doktorego programaren esparruarekin (% 40). Lehentasuna izango dute Psikologiako graduak edo lizentziaturak eta Osasunaren eta Gizarte Zientzien arloko antzeko diziplinek (kasu bakoitzean EAEk ikerkuntza baloratuko du). Esperientzia ikerkuntzan: - MAL (kalitatea, kidetasuna eta kreditu kopurua), ikerkuntza proiektuetan parte hartzea, argitalpen zientifikoak, egonaldiak, kongresuak (% 20). - Ikerketa proiektuaren aurkezpena: proiektuaren aurrekariak eta zehazten dituen lana, doktorego tesia zuzenduko dion programako kide den hautagaiak eta irakasleak sinatua (% 30). - Ingeles maila egiaztatua, gutxienez irakurtzeko gaitasunari dagokiona (% 10). Batzordeak MALaren kidetasuna eta kalitatea ebaluatu ahal izan ditzan, eta izangaiek ikerkuntzan duten esperientzia baloratze aldera, eskatzen zaien dokumentazioa erantsi beharko dute hautagaiek. Arduraldi partzialeko plazak aurkeztutako justifikazioaren arabera esleituko dira tesia modalitate horretan egiteko.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.