Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

NEREA LERTXUNDI IRIBAR

Ezagutza arloa
Zientzien eta Portaeraren Metodologia
Saila
Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia
Ikastegia
Psikologia Fakultatea
Posta elektronikoa
nerea.lertxundi@ehu.eus

Nerea Lertxundi, Psikologian lizentziatua UPV/EHUn, Neuropsikologia Kognitiboan Masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Psikologian Doktorea (UPV/EHU), INMA proiektuaren testuinguruan defendatutako tesia (www .proyectoinma.org). 2003 eta 2005 urteetan neuropsikologiaren alorrean lan egin zuen Aita Menni Ospitaleko Hartutako Kalte Zerebralaren Eguneko Zentroan. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoko eta Osasun eta Ikerketa Metodologiako Saileko irakasle agregatua (kontratatu doktorea) da, eta honako irakasgai hauek ematen ditu: Datuen Analisiak eta Diseinuak: Metodo ez-esperimentala (Psikologiako Gradua), Ebidentzian oinarritutako psikologia metodoak (Psikologia Sanitario Orokorreko Masterra) eta Osasun Mentala (Osasun Publikoko Masterra). UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Akademia Plangintzako dekanordea izan da 4 urtez (2015-2019), eta unibertsitate bereko Gizakiekin Lotutako Ikerketarako Etika Batzordeko (CEISH) kide izan da. Garapen neuropsikologikoaren eta horri lotutako faktoreen esparruan zentratzen du bere ikerketa-jarduera. Biogipuzkoa Ikerketa Institutuko Ingurumen Epidemiologia Taldekoa, Carlos III Ikerketa Institutuko Ciberesp Taldeko ikertzailea eta UPV/EHUko Basque Environmental Health Research Group (BEHRG) taldearen Ko Ikertzaile Nagusia.