Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Salud Pública

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Osasun Publikoa diziplina anitzeko zientzia bat da; beraz, doktorego hori egin nahi dutenek aldez aurretik eduki beharreko ikasketak ere askotarikoak izan daitezke; alabaina, oro har, Osasun Publikoaren alderdi nagusiei eta, bereziki, Epidemiologiari buruzko prestakuntza edukiko dute aldez aurretik.

Horregatik, ikasleek Osasun Zientzien edo Gizarte Zientzien adarretako masterren bat edukitzea komeni da. Ikuspuntu horretatik, honako titulu hauek sartzen dira: Medikuntza, Farmazia, Albaitaritza, Erizaintza, Fisioterapia, Biologia, Dietetika, Odontologia, Psikologia, Soziologia, Gizarte Antropologia edo Gizarte Langintza.

Funtsezkoa da, gainera, Osasun Publikoko doktoregoa egin nahi duten pertsonek arlo horretan ikerlanak egiteko asmoa eta interesa izatea.

 

XSLaren edukia

Gutxienez 300 ECTSko Osasun Zientzietako graduetatik datozen ikasleek ez dute egin beharko prestakuntza osagarririk.Osasun Zientzietakoak ez diren graduetatik datozen ikasleen kasuan, Batzorde Akademikoak banan-banan baloratuko du UPV/EHUko Osasun Publikoko masterreko gaietan 15 ECTS arte egiteko premia. Hona gai horiek:1.- Metodo Estatistikoak eta Oinarrizko Programen Erabilera Osasun Zientzietan (3 ECTS)2.- Epidemiologia eta Demografia: Printzipioak, Metodoak eta Osasunerako Aplikazioak (3 ECTS)3.- Epidemiologia eta Osasunari buruzko Oinarrizko Azterlanen Plangintza eta Garapena (3 ECTS)4.- Epidemiologia eta Osasunari buruzko Oinarrizko Azterlanen Plangintza eta Garapena: Metodo Aurreratuak (3 ECTS)5.- Protokoloa Sortzea eta Ikerketa Proiektua Egitea (3 ECTS)
Merezimenduak baloratzeko irizpideak:- Osasun Publikoko masterreko titulua Europako Unibertsitate Eremuko Unibertsitate batean: 40 puntu. - Kideko master titulua: 20 puntu arte. Kideko mastertzat jotzen da Osasun Zientzietako espezialitateren batekin lotutakoa.- Doktoregaiaren CVa: 30 puntu arte. Kontuan izango da bereziki egindako ikerketa jarduera. - Elkarrizketa pertsonala doktoregoaren zuzendariarekin: 15 puntu arte. Elkarrizketan kontuan izan beharreko alderdiak izango dira, batik bat, hautagaiaren orientazio profesionala eta haren garapen profesionalean doktore titulua lortzearen balioa. Onartuak izateko, gutxienez 60 puntuko puntuazioa lortu behar da.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.