Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Jarduerarik ez
Programaren jarduerak
Izaera
Orduak
150
Deskribapena
Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez. Edozelan ere, doktorego programako batzorde akademikoak eman beharko dio onespena proposatzen den mugikortasun ekintza bakoitzari. Proposamenak, gutxienez, puntu hauek izan beharko ditu: - Egonaldia egingo duen doktoregaiaren izena. - Ekintzaren helburuak. - Denboraren plangintza. - Harremanetarako pertsona xede ikergunean.
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Doktoregaiak egonaldia egin izanaren ziurtagiria. - Egonaldian eginiko jarduerei buruzko txostena, ikasleak eta jardueraren gainbegiraleak sinatuta. - Egonaldiaren ondorioz lankidetzan egindako argitalpen edo hitzaldiak. - Doktoregaiek atzerriko unibertsitate eta ikerguneetan egindako hiru hilabetetik goragoko egonaldien kasuan, nazioarteko tesia egiteko proposamena. Jarduera hau doktoregaiaren jardueren dokumentuan jasoko da, eta tesi zuzendariak berrikusiko du.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
90
Deskribapena
Gutxienez estatuko edo atzerriko batzar edo bilera zientifiko batera joatea doktorego programak iraun bitartean (hiru urte, denbora osoko ikasleen kasuan eta bost urte, denbora partzialeko ikasleen kasuan), eta bilera horretan doktorego tesiari lotutako ikerketei buruzko ahozko komunikazio bat aurkeztea edo txosten batean parte hartzea (long paper). Ikasle bakoitzak, tutorearen eta zuzendariaren laguntzaz, urte bakoitzean joan daitekeen batzar edo batzarrak hautatu eta programatuko ditu, bere beharren eta aukeren arabera.
Emaitzak
Komunikazio eta eztabaida gaitasuna agerian uztea; emaitzak trukatzea eta iritziak eta judizioak kontrastatzea beste ikertzaile batzuekin.
Ebaluazio-sistemak
Bertaratze ziurtagiria eta komunikazio aurkezpenaren ziurtagiria aurkezteaz gainera, ikasleek doktorego tesi proiektuaren esparruan eginiko saio zientifiko espezifikoen laburpen bat egingo dute. Laburpenak ahoz aurkeztuko dira, taldean eztabaidatzeko: zuzendaria, tutorea, ikertzaileak eta programako beste ikasleak.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
40
Deskribapena
Denbora osoko eta denbora partzialeko ikasleek aldian behingo bileretan parte hartzea, ikerketa emaitzak aurkeztu eta eztabaidatzeko, lan hipotesi berriak proposatzeko eta diseinu metodologikorako.
Emaitzak
Gai izatea norberak edo taldekideek eginiko ikerketari loturiko esperientziak eta emaitzak trukatu eta eztabaidatzeko, eta ondorioak ahoz adierazteko. Komunikazio eta eztabaida gaitasuna agerian uztea; emaitzak trukatzea eta iritziak eta judizioak norberak edo taldekideek eginiko ikerketari loturiko beste ikertzaile batzuekin kontrastatzea.
Ebaluazio-sistemak
Zuzendariak eta, hala dagokionean, tutoreak, ikaslearen parte-hartzea kontrolatu eta baloratuko dute. Zuzendaria edo, hala dagokionean, tutorea, ikaslearen parte-hartzea baloratzeaz arduratuko da, nahitaez aktiboa izan beharko duena. Ikasleak laburpen kritiko bat egingo du beste kasuetan aurkeztu diren jarduera eta metodologiei buruz, eta erantzun kritiko bat emango die bere lanaren inguruan egin diren iruzkinei. Jarduera hau doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko zaio.