Titulo - Programa

Programa

XSLaren edukia

Antolaketa

Doktorego programaren koordinazioa

CARREIRAS VALIÑA, MANUEL FRANCISCO

Batzorde akademikoa

Batzordeburua: CARREIRAS VALIÑA, MANUEL FRANCISCO
Bokala: MOLINARO , NICOLA
Bokala: SISTIAGA BERRONDO, ANDONE

Baliabide materialak

UPV/EHUk ikasgela eta lanerako gune ezberdinak ditu Gipuzkoako Campusean. BCBL zentroak, halaber, lanerako gune nahikoak ditu doktoregai guztiak hartzeko.
UPV/EHUk Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak (SGIker) ditu. BCBL zentroak, non ikasleek beren doktorego tesietako ikerketak garatuko dituzten, bitarteko material nahikoak ditu doktoregaien ikerketa lana ahalbidetzeko. Lan egiteko guneak daude (bekadunentzako eta doktoregaientzako aretoak), bai eta laborategi bereziak ere. Jarraian, BCBLko laborategien ekipamendua deskribatuko dugu. BCBL zentroak balio handiko instalakuntzak ditu, Neurozientzia Kognitiboaren eremuan Espainian dauden onenak ziurrenik. Instalakuntza horiek Neurozientzia Kognitiboari buruzko abangoardiako ikerketa oinarritzen dute. Jokabide neurrietako laborategiak hosgabetutako zortzi kabina ditu, jokabidearen inguruko esperimentuak gauzatu ahal izateko. Kabina bakoitzak kalitate handiko eta estandarizatutako konfigurazioko sistema esperimental bat dauka erreakzio denboren inguruko datuak jasotzeko botoiak sakatuz erantzuten diren atazen kasuan edo izendapen latentziak neurtzerakoan. Kabinak banakako froga saioetan erabil daitezke, non esperimentatzaileak partaide baten jarraipena egingo baituen; edo 4 partaideri frogak aldi berean egiteko ere. Partaide taldeen jarraipena web-kameren bidez egin daiteke. Begien mugimenduak kontrolatzeko laborategiak EyeLink 2K (SR Research Ltd.) izeneko begien mugimenduak kontrolatzeko hiru sistema ditu. Irakurketa atazak denbora errealean erregistratzeko eta ¿Visual World Paradigm¿ delakoa erabiliz esperimentuak egiteko erabil daiteke aipatu sistema. EyeLink 2K-k laginketa abiadura bikaina eskaintzen du (2000 Hz) eta bereziki egokia da denbora errealeko datuak jasotzeko. EyeLink 2K begi bakar bat edo bi begiak jarraitzeko erabil daiteke eta, horrez gain, erabat bateragarria da ukipen-leiar eta betaurreko gehienekin. Haurtxoentzako laborategiak (BabyLAB) metodo eta teknika ezberdinak ditu giza mintzairaren garapenaren lehen pausoak deskubritu ahal izateko. Ohitze bisualaren prozedurak erregistra daitezke, burua mugitzeko duen lehentasuna eta begirada intermodalerako lehentasuna erregistra daitezke, mintzairarik ez duten haurtxoen (3-12 hil) hizkuntza gaitasun orokorrak ebaluatzeko eta 28 hilerainoko haurtxoen ezagutza sintaktiko eta lexikoa ikertzeko. Jokabidearen neurketa osatzeko, elektrokardiograma (ECG) sistema bat dago, haurtxoaren bihotz taupadak atazan zehar neurtu ahal izateko. ECG jarduerak hizkuntza esperientzia zehatz baten testuinguruan haurtxoen arreta nola modulatzen eta arautzen den islatuko du. EEG/ERP eta NIRS delakoak ditu ere, bularreko haurrentzako eta haurrentzako aproposa. BabyLAB laborategiak abangoardiako ikerketa gune bat eskaintzen du, ingurune bikain baten barruan, hizkuntzaren garapena aztertzeko elebakarren eta elebidunen kasuetan. EEG laborategia. Zentroak lau EEG sistema ditu. Hosgabetutako kabinetan daude aipatuak. Kabina bakoitzak BrainAmp DC® anplifikadore bat dauka: AC anplifikadore baten ohiko ezaugarriez gain, DC grabazio moduak hardwarea filtratzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Brain Recorder® grabazio softwarearen bitartez, anplifikadorearen aukera guztiak kontrola daitezke, DC grabazio modutik AC modura igarotzeko etengailua barne. Eta banda zabalera ezberdinak aukera daitezke ere filtratzerako. BrainAmp® DC sistema EEG sistema zaharrak baino egonkorragoa da aplikazio ezberdinetan eta Brain Computer Interface eta Neurofeedback delakoen EEG/TMS eta EEG/MEG inputak aldi berean gauzatzea ahalbidetzen du. Jarraian EEG/ERP-ak aztertzeko, ordenagailu guztiek Vision Analyzer®2.1 softwarea dute eskuragarri, sareko pasahitza baten bidez. MEG laborategia. Inbaditzailea ez den jarduera kortikala erregistratzeko metodo bat eskaintzen du magnetoenzefalografiak (MEG). Denbora bereizmen bikaina dauka, bai eta espazio bereizmen fina ere. BCBL zentroko MEG instalazioak 306 sentsore dituen (204 gradiometro lau eta kasko egitura batean jarritako 102 magnetometro) Elekta Neuromag ®gailu bat dauka. 16 jaurtiketa lerro digital ditu, bai eta Aux sarrerako 8 kanal analogiko ere. Instalazioari esker entzumenezko eta ikusizko estimuluak aurkez daitezke eta neurketa partaidea zutik edo eserita dagoela egin daiteke. MEG gailuak, halaber, 64 kanal dituen (60 kanal indibidual eta 4 elektrodo diferentzial) EEG sistema integratu bat dauka MEG eta EEG neurketak aldi berean jaso ahal izateko. Neurketa horiek 8 kHz-rainoko laginketa tasan jaso daitezke, ACn zein DCn. Esperimentu saioan zehar, partaideak eskanerraren barruan duen posizioa jasota geratzen da, datuak lotu ahal izateko erresonantzia magnetikoaren bidez lorturiko irudi anatomikoei erreparatu behar izan gabe. BCBLko instalazioak babes pasibo bat dauka ere kanpoko zarata murrizteko, bai eta MaxFilter izeneko softwarea ere gailuak eta barneko zein kanpoko zarata iturriak filtratu ahal izateko. Datuak aztertzeko, Elekta Neuromag® analisi software aurreratu bat dauka, erregistratutako datuak bisualizatzeko eta beren iturriak modelatzeko erreminta boteretsuak barne. Erresonantzia magnetikoko laborategia. BCBL zentroak Siemens 3T Prisma erresonantzia magnetiko bidezko (MRI) irudi gailu bat dauka funtziozko, egiturazko eta hedatze irudiak lortzeko. Ekipoak irudiak hartzeko sistema aurreratu bat dauka 64 kanal dituen RF bobina batekin. Honela, kalitate handiko irudiak eta IPAT (irudiak paraleloan hartzeko teknika integratuak) bidez hobetutako errendimendua, lan fluxu bikaina eta estaldura anatomiko zabala eskaintzen du 50 cm-ko gehieneko ikuseremuarekin (F0V). Siemensen protokoloek sekuentzia ezberdinak dituzte funtziozko irudiak (BOLD), bereizmen handiko egiturazko irudiak eta hedatze tentsoreak berreraikitzea ahalbidetzen duten hedatze irudiak hartzeko. BCBL zentroak, bestalde, laborategi bat dauka lehen eta bigarren hezkuntzako eskola batean: jokabidea neurtzeko bi kabina, EEG sistema bat eta begien mugimendua erregistratzeko sistema bat ditu; BCBLren eraikinaren kasuan deskribatu ditugun horien berdinak dira. Honela, eskola-haurren laginerako sarbidea bermatu da.
Campusetako liburutegiak ditu UPV/EHUk. Liburutegiak sarbide elektronikoa eskaintzen du Neurozientzia Kognitiboaren eremuko zientzia aldizkari ugarira.

Hitzarmena duten erakunde laguntzaileak

  • BCBL- Basque Center on Cognition, Brain and Language