Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Física Nanoestructuras

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa hau bereziki gomendatzen zaie materiaren fisikari, nanozientziari eta/edo materialen zientziari lotutako gaietako master mailako ikasketak dituzten pertsonei. Beraz, zientzia esperimentaletako edozeinetako edo ingeniaritza batzuetako graduak dituzten ikasleek ere doktorego programan sartzeko aukera dute.

 

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienez 300 ECTS kredituko gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sar daitezkeela, eta horien ikasketen artean ikerkuntzako prestakuntzako eduki espezifikoak falta litezkeela, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzaren kasuan erabakiko du, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzako prestakuntza jaso behar duen ala ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako nanozientziako master ofizialeko irakasgaietako 6 eta 15 ECTS kreditu artean egingo dira. Ikaslea irakasgai horietan matrikulatuko da, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, doktorego programan matrikula egin ostean.
-Titulazioa: Egokitzea (% 50)-Espedientea: Ikasleek beren espediente akademikoa aurkeztu beharko dute (% 30)-Beste batzuk: Elkarrizketa, eskaera kopuruak edo ikaslearen aurreko prestakuntzak hala gomendatzen duenean (% 20)Titulazioa egokitzen den baloratzeko, ikasleak aurrez egindako ikasketak eskatutako sarrera profilari dagokion atalean aipatzen diren aztertuko da. Halaber, espediente akademikoa irizpide objektiboen arabera aztertuko da, ikasleak irakasgaietan eta horiek gainditu ziren deialdian lortutako puntuazioa aztertuta. Arreta berezia jarriko da doktorego programako gaietarako garrantzitsuenak diren gaietan.Ingelesa menderatzea ere baloratuko da, bai dagozkion ziurtagiri ofizialen bidez, bai hizkuntza horretan aurrez egindako jardueren bidez, eta behar bezala dokumentatuta egongo dira.Elkarrizketa pertsonala egitea beharrezkoa bada, ikaslearen motibazioa eta inplikazioa ere baloratuko dira.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.