Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Investigación y Evaluación Medicamentos

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programa hau esperimentazio eta/edo osasun zientzietan prestatutako ikasleentzat dago diseinatuta. Gomendatutako profilaren barruan sartzen dira, besteak beste, farmazia, erizaintza, biologia, biokimika eta biologia molekurra, bioteknologia, fisioterapia, odontologia, kimika, albaitaritza, zientzia kimikoak, medikuntza eta odontologia bezalako diziplinetan graduatutako ikasleak. Masterreko titulua egiaztatu beharko balitz, bereziki balioetsiko dira osasunaren, biomedikuntzaren eta bioteknologiaren zientziei loturikoak.

XSLaren edukia

Programa honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienera 300 ECTS kreditutako gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sar daitezkeela, horiek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeelarik, programako batzorde akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen ala ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 6 eta 15 ECTS bitarteko kreditu egingo dira "biomedikuntza, bizi kalitatea eta osasuna" arloan edo beste prestakuntza baliokide batean, ikerkuntzarako gaitasunei dagokienez, eta ikasleak, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, horietan matrikulatuko da, programan matrikulatutakoan.
Oro har, doktorego irakaskuntzetan sartzeko eta onartua izateko, urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren, doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzen dituenaren 6. eta 7. artikuluetan eta Gobernu Kontseiluak onartutako UPV/EHUko Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arauaren 2., 3. eta 4. artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.Halaber, doktorego programako Batzorde Akademikoak beste irizpide batzuk ezar ditzake programan sartzeko.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.