Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
420
Deskribapena
Doktorego ikasleei gomendatuko zaie doktorego aurreko egonaldi bat egitea (laugarren edo bosgarren seihilekoan), doktorego programako ikerketa ildoetan lanean ari den estatuko edo nazioarteko ikergune batean. Egonaldia hiru hilabetekoa izango da gutxienez, doktoregaiak Nazioarteko Doktore titulua eskuratzeko aukera izan dezan.
Emaitzak
Ikerlanaren zati bat beste ingurune batean egitea. Ezagutzen eta baliabideen trukea bultzatzea. Ikerketa esperientzia bat izatea, beste ingurune batean.
Ebaluazio-sistemak
Egonaldia egin aurretik, doktoregaiak, zuzendariak eta harrera ikergunearen tutoreak egin beharreko jardueren kronograma bat prestatuko dute. Egonaldia amaitu ondoren, doktoregaiak txosten zehatz bat aurkeztuko du. Tutore/zuzendariak kontrolatuko du doktoregaiaren jarduera.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
10
Deskribapena
Irakasle bisitariek eskainitako hitzaldiak. Jarduera hau tesi zuzendariak planifikatuko du, doktoregoan zehar izango diren hitzaldi gonbidatuen arabera.
Emaitzak
Oro har, ikuspegi, teknika, aplikazio eta aurrerapen zientifiko-teknologiko berriak.
Ebaluazio-sistemak
Jarduera kontrolatzeko, saioetara joatea kontrolatuko da, eta mintegiari buruzko txostenak edo laburpenak aztertuko dira. Irakasle tutore/zuzendaria arduratuko da jarduera kontrolatzeaz.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
8
Deskribapena
Workshopak proiektu eta bilkura zientifikoen testuinguruan. Jarduera hau tesi zuzendariak planifikatuko du, doktoregoan zehar egingo diren jardunaldien gaiaren arabera. Batzorde akademikoak ikasle guztien parte-hartze aktiboa bultzatuko du, entzule edo hizlari gisa (hitzaldia edo posterra), doktorego ikasketetan egiten dituzten aurrerapausoen arabera.
Emaitzak
Jardunaldien helburuak honako hauek dira: ezagutzak trukatzea, emaitzak taldean eztabaidatzeko trebetasunak eskuratzea eta komunikaziorako trebatzea.
Ebaluazio-sistemak
Bertaratzearen kontrola. Jardunaldiaren txostena edo laburpena egingo dira. Irakasle tutore/zuzendariak kontrolatuko du jarduera.