Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso - Literatura comparada

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Hona Doktorego Programara sartzeko lehentasuna izango dutenak: hizkuntza klasiko edo  modernoetako literaturekin, literaturaren teoriarekin edo literatura konparatuarekin lotutako masterra egin duten filologietako edo lizentziaturetako edo antzeko graduetako lizentziadunak edo gradudunak.

Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak masterra egin dutenak zuzenean sartu ahalko dira.

Horrez gain, programara sartu ahal izango dute beste master batzuetako izangaiek, bereziki, hizkuntzalaritzarekin, filologiarekin, itzulpengintza eta interpretazioarekin edo filosofiarekin lotura duten masterretakoek.

XSLaren edukia

Literatura Konparatua eta Literatura Ikasketak doktorego programak ez du ezartzen heziketa osagarri espezifikorik.Hala ere, programa horretan graduko edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak, ikerketako prestakuntza eduki espezifikoak ez zituzten ikasketetan gutxienez 300 ECTS kreditu dituztenak sar daitezkeenez, programako Batzorde Akademikoak erabakiko du onartutako ikasle bakoitzarentzat ikerketako prestakuntza hori lortu behar duen ala ez.Prestakuntza UPV/EHUk Literaturaren Teoriaren, Literatura klasiko edo modernoen, Filologiaren edo ikerketa gaitasunari dagokionez beste prestakuntza baliokideren baten arloan eskainitako irakasgaietan 6 ECTS kreditu arte eginik lortuko da, eta ikaslea horietan matrikulatuko da, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, programan matrikulatutakoan.
Oro har, doktorego irakaskuntzetan sartzeko eta onartua izateko, urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren, doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzen dituenaren 6. eta 7. artikuluetan eta Gobernu Kontseiluak onartutako UPV/EHUko Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arauan xedatutakoa aplikatuko da.Hortik aurrera, Batzorde Akademikoak arreta bereziz aztertuko ditu ikasleen espedienteak, baloratzeko ea beharrezkoa den horiei prestakuntza osagarriren bat gomendatzea edo eskatzea, beti ikasleek gauzatu nahi duten ikerketa ildoen eta doktorego tesiko proiektuen arabera.Doktorego Programan behin betiko onartzeko merezimendu gehigarritzat hartuko da aldez aurretik Doktorego Programako irakasle batek ikaslearen tutore-zuzendari gisa berariazko konpromisoa hartzea .

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.