Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Ingeniería Control, Automatización y Robótica

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

UPV/EHUko Kontrol Ingeniaritza, Automatizazioa eta Robotika masterreko ikasleak edo Industria Ingeniaritzako masterreko ikasleak doktoregoko ikasketetan sartzeko bide nagusia izan nahi du doktorego programa honek. Hala ere, oro har, unibertsitate honetan edo beste batean bestelako master bat egin duten Automatika, Informatika, Elektronika eta Industria Ingeniaritzaren arloko tituludunak programa honetan sar daitezke, Kontrolean, Automatizazioan edo Robotikan interesa izanez gero, doktorego programako irakasle baten babesa baldin badute.

XSLaren edukia

Programa honek berez ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, kontuan izanda programan sar daitezkeela gutxienez 300 ECTS kredituko graduak edo goragoko tituluak egin dituzten pertsonak, baina agian ikasketetan ikerketa prestakuntzarik jaso ez dutenak, ikasle bakoitzaren sarrera profilaren arabera erabakiko da ikerketa prestakuntza hori jaso behar duen ala ez. Prestakuntza hau jasotzeko, ikasleak 4,5 eta 9 ECTS kreditu bitartean egingo ditu UPV/EHUk sistemen ingeniaritza eta automatikaren arloan eskaintzen dituen master ofizialetan edo pareko ikerketa prestakuntza ematen duten ikasketetan. Tutoreak edo tesi zuzendariak aholkatuko dio irakasgai hauetako zeinetan matrikulatu: - Industria Prozesuen Automatizazioa - Industria Prozesuen Kontrola - Kontrol Automatikoa - Modelaketa eta Simulazioa - Ikerketaren Metodologia - Robotika Industriala Xehetasunak esteka honetan dauzkazu: https://www.ehu.eus/eu/web/master/kontrol-automatizazioa-eta-robotika-ingeniaritza-masterra
Doktoregaiak programan onartzeko, beherago zerrendatzen diren irizpideak erabiliko dira, bertan adierazten diren baremoen arabera.Eskari gehiago dagoenean onar daitekeen ikasle kopurua baino, Batzorde Akademikoak haien artean aukeratuko du, honako baremo hau erabiliz:- Titulazioa (% 25)- Espediente akademikoa (% 35)- Lan esperientzia (% 15)- Ikerketa esperientzia (% 20) - Bestelako merezimenduak:*Hizkuntzak: ingelesa, Hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera (A1, A2, B1, B2, C1 y C2). Esaterako: Cambridgeko Unibertsitateko FCE (B2 maila), CAE (C1 maila) eta abar. (% 5)*Beste ikastegi batzuetan egindako egonaldiak (% 5)

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.