Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Jarduerarik ez
Programaren jarduerak
Izaera
Orduak
50
Deskribapena
Doktorego hautagaiak, bai denbora partzialez bai denbora osoz ari denak, bi mintegi prestatu eta aurkeztu beharko ditu. Lehenengo mintegia lehenbiziko 18 hilabeteetan egingo da, eta ikerketaren lan egitasmoaren formulazioa eta lehen emaitzak jasoko ditu (gaztelaniaz edo ingelesez eman ahal izango da). Bigarren mintegiak emaitzak eta ondorioak bilduko ditu, eta tesia defendatu aurretik aurkeztu beharko da, defentsa horretarako prestaketa moduan. Tesiaren azalpenean erabilitako hizkuntza bera erabiliko da. Bi mintegiak toki mailan egin ahal izango dira, edo doktoregoaren ikasleen urteko bilkuran (doktorego programaren nazioarteko workshopa).
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak gaitasun hauek eskuratzea aurreikusten da: CB15 eta CA06.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak txosten bat erantsiko dio doktoregaiaren jardueren dokumentuari, doktoregaiak mintegietan eginiko aurkezpenen datu guztiekin. Txosten horretan, mintegiaren kalitateari buruzko irakasle edo ikertzaile baten ebaluazio labur bat jasoko da, eta hobekuntza iradokizunak egin ahal izango dizkio doktoregaiari. Dokumentu hori doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
200
Deskribapena
Doktore izateko hautagaiak era aktiboan parte hartuko du bere ikerketaren emaitzak bilduko dituzten artikuluen idazketan, aldizkari zientifikoetan argitaratuak izateko. Pertsona horren prestakuntzaren funtsezko ataltzat hartzen dira: ingelesez idaztea; eraginkorra izatea literaturaren berrikuspenean eta informazio zientifikoaren bilaketan; eta sintesi gaitasuna izatea emaitzak aurkezteko orduan. Gainera, argitalpen batek eskatzen dituen urrats guztiak landu beharko ditu: harremanak editoreekin eta ebaluatzaileekin, inprentako proben berrikuspena.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak gaitasun hauek eskuratzea aurreikusten da: CB13, CB14, CB15, CA02 eta CA06.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak, doktoregaiaren jardueren dokumentuan, aldizkari zientifikoetan argitaratu diren lan guztiak jasoko ditu. Labur, ikasleak argitaratutako lan horien prestakuntzan eta idazketan zer mailatan parte hartu duen adieraziko da. Dokumentu hau doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Orduak
32
Deskribapena
Urtero, doktoregoko urteko bilera antolatuko da, 2-3 egunekoa, ikasleak, zuzendariak eta tutoreak biltzeko bilkura zientifiko batean. Bilera hau funtsezkoa da programaren unibertsitate arteko izaera sendotzeko, ikasleek beste unibertsitateetako ikasle eta irakasleekin duten elkargune nagusia izango delako. Doktoregaiek ahoz aurkeztuko dituzte beren ikerketa lanean une horretara arte lortu dituzten emaitzak. Aurkezpen horiei esker, une horretara arte egin diren jardueren balorazioa egin ahal izango da. Jardunaldietan, lankidetza hitzarmenez atxikita dauden Europako unibertsitateetako ikasleek parte hartuko dute (Initial Training Network baten eskaeran parte hartzen duten unibertsitateak), eta nazioarteko workshop izaera izango dute. Workshop horien jardunaldi erdia, gutxienez, zeharkako gaitasunak eta industriara transferi daitezkeen gaitasunak garatzeko ikastaroei eskainiko zaie (proiektuen antolakuntza, kalitatearen kudeaketa, aukerak ekintzaileentzat), industrian sartzeko bidea errazteko ikasleei. Bilerek doktoregoa babesten duten enpresen laguntza izango dute.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak gaitasun hauek eskuratzea aurreikusten da: CB11, CB14, CB15, CB16, CA05 eta CA06.
Ebaluazio-sistemak
Unibertsitate parte-hartzaileetako irakaslegoaren zati batek (Europako bazkideek barne) workshopean parte hartuko du, eta doktoregai bakoitzak eginiko aurkezpenen balorazioa egingo du, garrantzi berezia emanez galderei erantzutean erakutsitako gaitasunari. Workshoparen ondoren, ebaluazioaz arduratuko diren pertsonek doktoregai bakoitzari buruzko txosten bat egingo dute, haren indarguneak eta ahulguneak adieraziz. Txosten hori ikasleari berari eta haren tutore eta zuzendariari bidaliko zaie. Ikasle bakoitzak workshopean izan duen parte-hartzeari buruzko informazio guztia (eginiko aurkezpena eta ebaluatzaileen txostena) haren jardueren dokumentuari erantsiko zaio. Dokumentu hori doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
480
Deskribapena
Egonaldi hauen helburu nagusia da ikerketaren zati bat egitea, eta prestakuntzaren funtsezko ataltzat hartzen dira, aukera ematen dutelako: beste hezkuntza eta ikerketa sistema batzuk ezagutzeko; beste unibertsitate batzuetan antolatutako mintegi eta ikastaroetan parte hartzeko; bigarren hizkuntza baten ezagutzan sakontzeko; eta nork bere harreman sarea sortzeko. Gainera, ezinbestekoa da egonaldi hau egitea nazioarteko aipamena eskuratzeko, programako ikasle bakoitzean sustatuko dena.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak gaitasun hauek eskuratzea aurreikusten da: CB12, CA03, CA04 eta CA05.
Ebaluazio-sistemak
Egonaldian zehar, ikasle bakoitzak atzerriko ikerguneko irakasle-ikertzaile baten gainbegiradapean lan egingo du (sexu batekoa edo bestekoa), eta amaierako txosten bat egingo du azken horrek, ikasleak egonaldian eginiko lanari eta lortutako errendimenduari buruzkoa. Txosten horretan, ikerketa lana ez ezik, egonaldian eginiko beste edozein prestakuntza jarduera ere jasoko da (mintegietara joatea edo mintegiak ematea, ikastaro espezializatuetan parte hartzea, etab.), baita teknika espezifikoetan jasotako prestakuntza ere. Egonaldiaren aurretik, haren xehetasunen berri emango zaio batzorde akademikoari, onespena eman dezan. Zuzendariak doktoregaiaren jardueren dokumentuari erantsiko dio txosten hori, egonaldiaren emaitzaren balorazio pertsonalarekin batera. Dokumentazio hau guztia doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
80
Deskribapena
Ikasleek prestakuntza ikastaro espezializatuetan parte hartu ahal izango dute, beren doktorego tesian erabiliko dituzten teknika eta metodo espezifikoak sakonago ezagutzeko. Ikastaro hauek, oro har, doktorego programatik kanpoko ikertaldeek eta ikerguneek antolatuko dituzte (adibidez, Kalkulu Atomiko eta Molekularreko Europako Zentroak antolatzen dituen ikastaroak). Ikastaroak 3-5 egunekoak izan ohi dira, eta ingelesez ematen dira normalean.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak gaitasun hauek eskuratzea aurreikusten da: CB11, CB14, CB15, CB16, CA05 eta CA06.
Ebaluazio-sistemak
Doktorego ikasle bakoitzaren tutoreak ikastaro espezializatuetako bertaratze datu guztiak sartuko ditu doktoregaiaren jardueren dokumentuan. Gainera, bertaratze ziurtagiria eta ikastaroko edukien laburpen bat ere jasoko dira, eskola orduen kopuruarekin batera. Dokumentu hori doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Orduak
20
Deskribapena
Doktorego programako ikertzaileek edo ikertzaile gonbidatu ospetsuek (atzerriko ikerguneetakoak, ahal izanez gero) eskainitako mintegietan parte hartzea.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, ikasleak gaitasun hauek eskuratzea aurreikusten da: CB11, CB15 eta CA05.
Ebaluazio-sistemak
Ikasleak mintegian ikasitakoaren laburpen bat egingo du. Doktorego ikasle bakoitzaren tutoreak mintegietako urteko bertaratze datu guztiak sartuko ditu doktoregaiaren jardueren dokumentuan, ikasleak mintegietan izan duen aprobetxamenduaren balorazioarekin batera. Dokumentu hori doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
50
Deskribapena
Oro har, doktorego tesia egin bitartean, bai denbora partzialeko ikasleen kasuan bai denbora osoko ikasleen kasuan, gutxienez bi batzar zientifikotan parte hartzea gomendatzen da. Ahal izanez gero, batzar horiek nazioartekoak izan behar dute, ospe handikoak doktoregaiaren ikerketa eremuan. Kimika Konputazionalaren arloan egiten diren estatuko eta atzerriko batzarretan, ikasle bakoitzak bere ekarpen zientifikoa egin behar du, ahoz edo poster baten bidez, ingelesez.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, gaitasun hauek eskuratzen dira: CB11, CB14, CB15, CB16, CA05 eta CA06.
Ebaluazio-sistemak
Doktorego ikasle bakoitzaren tutoreak batzar zientifikoetan aurkeztutako lanen datu guztiak sartuko ditu doktoregaiaren jardueren dokumentuan. Bereziki, honako datu hauek bilduko dira: batzarraren izenburua eta datak, aurkezpenaren izenburua eta ezaugarriak (ahozko komunikazioa edo posterra), aurkezpenaren laburpena eta bertaratze ziurtagiria. Dokumentu hau doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
30
Deskribapena
Zeharkako prestakuntza bi modutan jaso daiteke: 1. Doktoregoko urteko bileran parte hartuz. Bilera horren jardunaldi erdia, gutxienez, zeharkako gaitasunak eta industriara transferi daitezkeen gaitasunak garatzeko ikastaroei eskainiko zaie. 2. Toki mailan antolatutako ikastaroetan parte hartuz. Komeni da ikastaro hauen edukiek honako hauek barne hartzea: besteak beste, proiektuen antolakuntza, kalitatearen kudeaketa, enplegagarritasuna, jakintzen transferentzia, zientziaren komunikazioa, aukerak ekintzaileentzat, artikulu zientifikoak idaztea, Zientzien arloko ikerketa jardueraren ebaluazioa, RefWorks 2.0, ikerketarako laguntzen deialdia.
Emaitzak
Zeharkako prestakuntzak gaitasun hauek garatzeko balio du: CB14, CB15 eta CB16.
Ebaluazio-sistemak
Tutoreak doktoregaiak egin dituen zeharkako prestakuntza ikastaroei buruzko datu guztiak erantsiko dizkio doktoregaiaren jardueren dokumentuari, dagokion ziurtagiriarekin batera. Dokumentu hori doktorego programako batzorde akademikoari bidaliko zaio, eta datuak doktoregaiaren jardueren erregistroan sartuko ditu batzorde horrek. Gainera, unibertsitateak prestakuntza jarduerak kontrolatzeko beste prozedura batzuk ezarri ahal izango ditu, bertaratze kontrolaz gainera, ikasleek gaitasunak egoki berenganatuko dituztela ziurtatzeko.