Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil de ingreso-Medio Ambiente y Recursos Marinos

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendatutako profila da itsas zientzien eta ingurugiroaren arloko masterretan graduatutako pertsona batena, gehienbat Erasmus Mundus MER+ EMJMD eta IMBRsea masterretan, baina baita antzeko edukia eta orientazioa duten beste batzuetan ere (esate baterako, ECT+, CTA, REM, Biodibertsitatea eta abar). Oro har, pertsona horrek eskuratuta izan beharko ditu ezagutza eta gaitasun espezifikoak, itsas zientzien eremuan garatu ahal izateko bere karrera, alor hauetako batean edo batzuetan:

- Kostaldeko eremuen kudeaketa

- Itsas ingurugiroaren babesa

- Aldaketa klimatiko globala

- Itsas ekosistemaren osasuna

- Biodibertsitatearen kontserbazioa eta ondare naturala

- Arrantzaren eta bestelako itsas baliabideen kudeaketa

- Itsas zientzien eta ingurugiroaren arloko sozioekonomia

Interesatuak ingelesaren oinarrizko ezagutza maila frogatu beharko du, B2 mailaren baliokidea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoa).

XSLaren edukia

Doktoregoko irakaskuntza ofizialak arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, Doktorego Programan prestakuntza osagarri bereziak eskatu ahal izango dira. Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus Unibertsitate Master ofiziala egin ez duten hautagaiek master horretako ingurumenaren eta itsas baliabideen ikerketa jorratuko duen RIMER derrigorrezko irakasgaia egin ahal izango dute prestakuntza osagarri moduan. Sei kredituko irakasgai presentzial hau ingelesez ematen da eta zeharkakoa eta diziplina anitzekoa da. Ikastaroa bi aste trinkotan antolatzen da, bat otsailean eta bestea ekainean.
Itsas Baliabideak eta Ingurugiroa Doktorego Programaren Batzorde Akademikoak aukeratuko ditu hautagaiak, eta merituak baloratzeko honako irizpide hauek hartuko ditu kontuan:-Masterreko eta aurretiko beste ikasketa batzuetako kalifikazioak (% 55), aurkeztutako espedientearen arabera (graduko, lizentziaturako espedientea % 25; unibertsitate masterreko espediente akademikoa % 30)- Curriculuma (% 20); kontuan hartuko dira hautagaiaren parte-hartzea biltzar eta bilera zientifikoetan, argitalpenak eta atzerriko ikerguneetako egonaldiak. - Motibazioa (% 15)- Gomendiozko gutunak (% 10).Motibazioa (% 15): Balorazio positiboa izango dute: masterrarekin zerikusia duen gaiarekiko interesak eta aldez aurreko ezagutzak, aztergai den eremuari buruzko ikuspegi pertsonalak, etorkizun ikuspegi pertsonalak, gutunaren antolaketak eta argitasunak, diskurtsoaren heldutasunak eta zehaztasunak, CVrekiko koherentziak, norbere gaitasunak aitortzeak, espiritu kritiko eta sortzaileak, konpromiso pertsonalak eta jarrera positiboak; balorazio negatiboa izango dute, aldiz, idazketa generalistak eta azaleko planteamenduek edo idealizatuek, bai eta aztergai den eremuko funtsezko alderdiei buruzko kontzeptu akatsek ere. Gomendiozko gutunak (% 10): informatzaileak zenbateraino ezagutzen duen aurrez aurre hautagaia, gomendioan adierazten den konpromiso pertsonala; hautagaiaren aldeko argudioen eta informazioaren zehaztasuna; informatzaileak hautagaiaren gaitasun akademikoaz, seriotasunaz, erantzukizunaz, motibazioaz, jarreraz, autonomiaz, determinazioaz, talde lanerako eta parte hartzeko gaitasunaz, sormenaz eta iniziatibaz egiten duen balorazio objektiboa (hartarako prestatutako galdetegi espezifiko batean egiten dira galdera horiek).Hautagaiak aukeratzeko prozesua amaitu ondoren, kudeaketa hauek egingo dira:- Onartutako eta baztertutako doktoregaien behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. - Erreklamatzeko epea jarriko da. - Onartuen behin betiko zerrendak argitaratuko dira. Behin betiko zerrenden aurkako erreklamazioak UPV/EHUko Graduondoko Batzordearen aurrean aurkeztu ahal izango dira zerrendak argitaratu eta hilabeteko epean. - Doktoregai bakoitzari tutore bat esleituko zaio, eta honek ikasleari jarraibideak eta aholkuak emango dizkio, bai ikasketetarako bai lanerako. - Dena dela, onartua izateko ezinbestekoa izango da matrikula egitea.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.