Onartua izateko irizpideak
Sarrera-profila
Sarrera profil gomendatuak hauek dira:
A) Ingeniaritza Informatikoko Gradua eta Master hauek: Sistema Informatiko Aurreratuak, Adimen Konputazionala eta Sistema Adimendunak edo antzekoak.
B) Goi mailako titulazioak, lizentziatura, Ingeniaritza edo prestakuntza informatikoa duten antzeko ikasketadun unibertsitateko graduak, betiere Ingeniaritza Informatikoko esparruren batean izendatutakoen antzeko edukia eta maila duten unibertsitate master ofizialak egin dituztenak.
C) Zientzia eta Teknikaren, Osasunaren eta Giza Zientzien arloetako titulazioak, informatikan eta matematikan nahikoa ezaguera dituztenak ildo horretan doktorego bat egiteko. Kasu honetan, prestakuntza osagarriak egin beharko dira.
Kasu guztietan, beharrezkoa da ingeles mintzatua eta idatzia jakitea, jakintza zientifikoa transmititzeko komunikazio hizkuntza gisa.
Ikasle atzerritarrek programa emateko hizkuntzaren bat menderatzen dutela frogatu beharko dute.
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura
Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.
Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.
Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.
Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.
Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.