Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
12
Deskribapena
Nahitaez bertaratu behar da ikastaro honetara; modulu bakoitzaren azalpen teoriko bat emango da, eta parte-hartzaileek hainbat ariketa praktiko egin beharko dituzte saioetan zehar.
Emaitzak
Doktoregaiak informazioa modu etikoan biltzeko, ebaluatzeko, erabiltzeko eta zabaltzeko beharrezko tresnak eskuratuko ditu.
Ebaluazio-sistemak
Mintegia presentziala da, beraz, nahitaez bertaratu behar da; hori modulu bakoitzean jasotako sinaduren arabera kontrolatuko da. Jarduera amaitzean, horri esker lortutako gaitasunak baloratzea ahalbidetuko duen txosten bat eman beharko zaio tutoreari.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
18
Deskribapena
Doktoregaiak hitzaldi bat prestatu beharko du bere arloko itzal handiko kongresu baterako gutxienez, eta bertan aurkezpena egin. Beraz, jarduerak fase hauek izango ditu: - Hitzaldirako kongresurik egokiena aukeratzea. - Hitzaldia prestatzea: batetik, testu idatzia eta, bestetik, ahozko aurkezpena edo posterra. - Aurkezpena egitea kongresuan. - Doktoregaiak txosten labur batean biltzea bere iritziz kongresuan aurkeztu diren interes handieneko lanak.
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea eskuartean daukaten ikerketarako fororik egokiena hautatzeko. - Doktoregaiak gai izatea foro zientifiko batean ikerketaren garapena eta emaitzak plazaratzeko. - Doktoregaiak gai izatea beste erakunde batzuetako ikertzaileekiko harremanak sortzeko. - Doktoregaiak gai izatea hitzaldietako eta osoko bilkuretako informazio garrantzitsuena laburbiltzeko.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Kongresuko bertaratze ziurtagiria. - Laburpen txostena, intereseko beste ekarpen batzuk biltzen eta haien balorazio kritikoa egiten duena.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
24
Deskribapena
Jardunaldiok tesien zuzendariek antolatuko dituzte. Eurek egingo dute deialdia, behar besteko aurrerapenaz. Seihileko bakoitzean bi aldiz egingo dira gutxienez. Jardunaldi bakoitzaren amaieran hizlariek ondorioak bilduko dituzte amaierako txostenean, eta txosten hori zabalduko dute doktoregaien eta doktorego programako irakasleen artean. Gainera, ahalegina egingo da (tesi zuzendariek egindako gonbiteen bidez) programatik kanpoko ikertzaileak egon daitezen jardunaldietan, hala unibertsitateetakoak nola ikerguneetakoak, estatukoak zein nazioartekoak, haien ekarpena balio handikotzat jotzen baita. Halaber, Arte Garaikidearen Ikerketa doktorego proposameneko irakasleek eskarmentu positiboa dute jada irakurritako doktorego tesien zuzendaritzan, baita gaur egun martxan dauden beste tesi batzuen zuzendaritzan ere. Datu adierazgarri gisa, proposamena osatzen duten 46 irakasleek 44 tesi zuzendu eta aurkeztu dituzte azken 5 urteetan.
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar dituzte jarraipen jardunaldiok: - Doktoregaiak gai izatea ikerketaren emaitzak beste ikertzaile batzuen aurrean aurkezteko. - Doktoregaiak gai izatea ebaluatutako azken aldian zehar egindako aurrerapen objektiboak ikusarazteko. - Doktoregaiak gai izatea hurrengo ebaluazio aldirako ikerketa lanaren plangintza azaltzeko eta konprometitzeko. - Doktoregaiak gai izatea antzeko egoeretan dauden beste ikertzaile batzuen teknikak eta arrazoitze moduak bereganatzeko.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak jardunaldietara joatea: bertaratzea ezinbestekoa da. - Doktoregaiek ahozko aurkezpenak egitea beste doktoregaien aurrean, programako irakasleen aurrean eta, halakorik dagoenean, kanpoko adituen aurrean. - Hizlariek jardunaldiaren amaierako txostena egitea.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
480
Deskribapena
Jarduera honen barruan ekintza hauek daude aurreikusita: - Doktorego programako ikerketa ildo bakoitzak gutxienez kanpoko aditu bat ekartzea urtean, mintegi tematikoetan edo doktore tesien jarraipen jardunaldietan parte hartzeko. - Programako batzorde akademikoak argitara ematea kanpoko unibertsitate eta ikerguneen eskaintzak doktoregaiek bertan ikerketa egonaldiak egiteko. - Master eta Doktorego Eskolaren web orrian informazio eguneratua izatea beste unibertsitate batzuetan eta erreferentziako ikerguneetan egonaldiak egiteko eta elkarlanean zuzendutako doktoregoak egiteko dauden laguntzez.
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu jarduera honek: - Doktoregaiak gai izatea arlo eta kultura askotako inguruneetan lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea ikertalde batean beste hizkuntza batzuetan komunikatzeko. - Doktoregaiek trebetasun sozialak eskuratzea jatorri kultural eta ikerketa ibilbide oso desberdinak dituzten ikertzaileekin lan egiteko. - Doktoregaiak gai izatea epe ertain/luzean ikerketarako erabilgarriak izango zaizkien kontaktuak egiteko.
Ebaluazio-sistemak
Egonaldiari buruzko memoria bat egitea dago aurreikusita.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
15
Deskribapena
Mintegiok doktorego programako ikerketa ildoen arduradunek antolatuko dituzte; hizlariak programakoak bertakoak izan daitezke, edo kanpotik ekarritako itzal handiko ikertzaileak. Ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, hizlariak ikerketa aurreratuko gai bat aurkeztuko du, eta sakonago azalduko du gai horretarako tresnarik egokienak zeintzuk diren eta zergatik aukeratu diren. Garatu beharreko kontzeptuak: Autopoiesi kontzeptua: HUMBERTO MATURANA eta FRANCISCO VALERAren testuetatik abiatuta. Indibiduazio kontzeptua: CARL GUSTAV JUNG eta GILBERT SIMONDONen testuetatik abiatuta. Diagrama kontzeptua: GILLES DELEUZE eta PAUL KLEEren testuetatik abiatuta Dispositibo kontzeptua: GIORGIO AGAMBEN eta MICHEL FOUCAULTen testuetatik abiatuta. Sublimearen kontzeptua: JEAN-FRANCOIS LYOTARD eta JACQUES RANCIERREren testuetatik abiatuta. Afektu kontzeptua: SIMON O`SULLIVAN eta ALAIN BADIOUren testuetatik abiatuta. Pertzepzio kontzeptua: GILBERT SIMONDON eta JOSE ANTONIO MARINAren testuetatik abiatuta. Egiletza kontzeptua: ROLAND BARTHES eta JUAN LUIS MORAZAren testuetatik abiatuta. Materia kontzeptua: MIKEL DUFRENNE eta GASTON BACHELARDen testuetatik abiatuta. Intimitate kontzeptua: JOSE LUIS PARDO eta JOSE LUIS PINILLOSen testuetatik abiatuta. Errizoma kontzeptua: GILLES DELEUZE eta FELIX GUATTARIren testuetatik abiatuta. Parergon kontzeptua: JACQUES DERRIDAren testuetatik abiatuta. Arreta kontzeptua: JOHN CRARY eta HENRY BERGSONren testuetatik abiatuta.
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar dituzte mintegiok: -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile batzuek aurkeztutako gaien analisi kritikoa egiteko. -Doktoregaiak gai izatea beste ikertzaile senior batzuekin komunikatzeko, galderak egitearen bidez, edo informazioa eskatuz ikerketaren kontu zehatzen inguruan. -Doktoregaiak gai izatea aurkeztutako gaiaz eta ikerketa tresnez ateratako ondorioak idatziz adierazteko.
Ebaluazio-sistemak
Mintegiaren antolatzaileek ziurtatu beharko dute honako hauek betetzen direla: - Doktoregaiak mintegietara joatea: bertaratzea nahitaezkoa da. - Doktoregaiak ondorioen txosten bat egitea.
Izaera
Nahitaezkoa
Orduak
100
Deskribapena
Jarduerak fase hauek izango ditu: - Argitaratu nahi diren ikerketaren emaitzak biltzea. - Gogoeta egitea hipotesiaren eta emaitzen arteko koherentziaz. - Eragineko aldizkari bat aukeratzea, ikerlanari dagokion eremukoa. - Artikulua ingelesez prestatzea eta aldizkariaren eskakizunetara egokitzea. - Artikulua bidaltzea eta ebaluazioari jarraipena egitea. - Editorearen eta zuzentzaileen erantzuna aztertzea. Ondorioak eta etorkizuneko ekintzak. Doktorego programan zehar doktoregaiak eragineko nazioarteko aldizkari baterako lan bat prestatuko du gutxienez. Ahal dela, programan matrikulatuta dagoen bigarren urtetik aurrera egingo du. Halaber, aurreikusita dago ikasleak arte garaikideko erakusketak egitera bultzatzea, hainbat diziplinatako obrekin (pintura, eskultura, bideosorkuntza, instalazioak, etab.), ekitaldi eta ekintza performatibo parte-hartzaileekin batera
Emaitzak
Ikaskuntzaren emaitza hauek izan behar ditu Itzal handiko aldizkarietan argitaratzea izeneko jarduerak: - Doktoregaiak gai izatea egindako hipotesiaren eta lortutako emaitzen arteko korrelazioaren analisi kritikoa egiteko. - Doktoregaiak gai izatea aldizkariak sailkatzeko eraginaren eta gaiaren arabera. - Doktoregaiak gai izatea kanpoko kideek baloratuko duten kalitateko artikulu bat ingelesez idazteko. - Doktoregaiak gai izatea zuzentzaileen kritikak eta iradokizunak bereganatzeko, eta haien ekarpenak baliatzeko ikerlana berbideratzeko, behar izanez gero.
Ebaluazio-sistemak
Tesi zuzendariek ziurtatu beharko dute doktoregaiek honako hauek entregatzen dituztela: - Hautatutako aldizkarira bidalitako eskuizkribua. - Jasotako ebaluazioa, eta originalari egindako zuzenketak, halakorik balego.