Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Estudios Feministas y de Género

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Doktorego programan sartzeko, ikasleak estatuko edo nazioarteko edozein unibertsitatetako ikasketa feministen edo generokoen master titulu bat izan behar du, edo bestela eginda izan beharko du kreditu kopuru zehatz bat.

Era berean, informazio hau biltzen duen ikerketa proiektu bat aurkeztu beharko du: ikerketaren helburua, helburuak/hipotesiak edo galderak, esparru teorikoa, metodologia, kronograma eta bibliografiak.

Doktoregoko Batzorde Akademikoa arduratuko da ikasleak onartzeaz.

XSLaren edukia

Doktorego honek ez du prestakuntza osagarri espezifikorik ezartzen; hala ere, aintzat harturik ezen bertara, gutxienera 300 ECTS kreditutako gradu edo goragoko tituluei dagozkien graduatuak sartu ahal direla, hauek jasotako eduki espezifikoen artean ikerkuntzarako prestakuntzarik falta litekeelarik, programako Batzorde Akademikoak onartutako ikasle bakoitzari aginduko dio, sarrera profilaren arabera, ikerkuntzarako prestakuntza jaso behar duen edo ez. Prestakuntza hau jasotzeko, UPV/EHUk eskainitako master ofizialetako irakasgaietako 6 eta 15 ECTS bitarteko kreditu egingo dira (arloa zehaztu) arloan edo beste modu baliokide batez, ikerkuntzarako gaitasunari dagokionean, ikasleak, bere tutore edo tesi zuzendariaren aholkuz, matrikulatuko lituzkeen kredituen bidez, doktorego programarako matrikula behin egin ostean.
Eskatzailea doktoregoaren arduradunarekin jarriko da harremanetan eta berari bidaliko dio bere CVa, graduko eta graduondoko prestakuntza ziurtatzeko. Kontuan hartuko dira, era berean, kreditu teorikoetan eta Master amaierako lanetan lortutako kalifikazioak, hizkuntzen ezaguera eta laneko zein antolakuntzako esperientzia, doktoregoaren ikerketa ildoekin bat etorriz.Eskaera aztertu egingo da eta,hala badagokio, onartu egingo da Batzorde Akademikoaren bileran.

Gaztelania

Euskara

Ingelesa

Frantsesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.