Titulo - Matrícula

Matrikula

Perfil Ingreso - Finanzas y Economía Cuantitativa

Onartua izateko irizpideak

Sarrera-profila

Gomendatzen den sarrerako profila da ekonomia edo finantzen arloko master bat izatea, osagai analitiko handia daukana. Bestelako masterrak dauzkaten ikasleen profilak banan bana aztertuko ditu Batzorde Akademikoak, ikusteko nola egokitzen diren programarekin, bereziki osagai analitiko handiari dagokionez Zehazki, gaitasun analitikoak baloratuko dira eskatzaileek aurkezten dituzten tesi proiektuei erreparatuta, kontuan harturik proposatzen duten ikerketa ildoa bat datorren programako irakasleek jorratzen dituzten ildoetakoren batekin.

XSLaren edukia

Ez da aurreikusi prestakuntza osagarri espezifikorik
Ekonomiako edo Finantzako Masterra, neurri handi batean analitikoa izango dena, 70 puntu, gehienez. Ingelesezko ezagutza (B1 mailaren baliokidea), 20 puntu, gehienez. Merezimendutzat joko da Graduate Management Administration test (GMAT) edo Graduate Record Examination (GRE) egin izana.Merezimendutzat joko da ingelesezko ezagutza akreditatzea (gomendatzen da 550 puntu inguru izatea TOEFLen, Cambridge First Certificate-ren A mailan, edo British Council-en 6. maila JELTSen.Programazio lengoaiaren bat ezagutzea edo software estatistikoa erabiltzen jakitea (c+ mota, stata, spss, s-plus), 10 puntu, gehienez.Irizpide akademikoak. Ezinbestekoa da espediente akademikoa eta curriculum vitae aurkeztea.Bi aurkezpen gutun, kasuan kasuko graduko, lizentziaturako edo aurreko tituluetako, edo beste edozein programatako irakasleek sinatuta.

Gaztelania

Ingelesa

Matricula Procedimiento Asignacion - Común

Doktorego tesien tutore edo zuzendari izango diren irakasleak esleitzeko prozedura

Doktorego programan onartua izateko prozedura ebatzi ondoren, Batzorde Akademikoak tutore eta gutxienez zuzendari bat esleituko dizkio doktoregai bakoitzari, doktorego programan parte hartzen duten UPV/EHUko irakasleen artetik.

Doktorego programak ikertzaile baten konpromisoa eskatzen duenean, zuzendaria konpromisoak dakarrena izango da eta ez da zuzendarien konpromisorik gabe datorren eskaririk onartuko.

Tutorea doktoregaiaren eta batzorde akademikoaren arteko bitartekaria izango da. Era berean, ziurtatuko du doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lana bat datozela doktorego programaren eta Doktorego Eskolaren printzipioekin.

Tesi zuzendariaren ardura da doktoregaiaren ikerketa zereginak gidatzea, haren prestakuntza jarduerak koherenteak eta egokiak izatea, tesiaren gaiak bere arloan inpaktua eta berritasuna izatea, doktoregaiaren plangintza gidatzea eta bermatzea plangintza hori ondo egokitzen dela doktoregaiak egiten dituen gainerako proiektu eta jarduerekin. Matrikula egin ondorengo hiru hilabeteen barruan, Batzorde Akademikoak doktorego tesirako zuzendari bat esleituko dio, programako edozein irakasle izan ahalko dena, eta tutorea bera izan liteke edo ez. Zuzendari hori honakoetan izango da arduraduna: doktoregaiaren prestakuntza eta ikerketa lanak zuzentzen, jarduera horien koherentzian eta egokitasunean, tesiaren gaiaren arloan izango duen inpaktuan eta berritasunean, plangintza eramaten, eta, behar izanez gero, doktoregaiak izena ematen duen beste proiektu eta jardueretara egokitzen.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu izapideak eta arautegia.