Prestakuntza Jardueren Plana
Prestakuntza plana
Doktorego Eskolaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
40
Deskribapena
Astebeteko egoitza erako mintegi intentsiboak dira. Ingelesez egiten dira, diziplina eta kultura anitzeko ingurune batean. Doktorego prestakuntzaren bigarren urtean dauden unibertsitate bakoitzeko berrogei ikertzailek beren etorkizuneko lan munduratzera bideratutako prestakuntza zehatza jasotzen dute, ingurune soziolaboral batean (baina ez beti unibertsitate ikerketarekin lotutako gune batean) eta/edo zentro publiko edo erdipublikoetan. Jarduera guztiak doktorialak antolatzen eta talde lana errazten adituak diren langileek dinamizatzen dituzte. Hauek dira programatutako jardueretako batzuk: bisitaldiak mugaren bi aldeetako enpresetara, ikerketa zentroetara eta kultura erakundeetara; doktore exekutiboen eta ekintzaileen lekukotasuna; eta topaketaren amaieran aurkeztuko den proiektu berritzaile bat prestatzeko taldeko lana. Doktorialetan parte hartzea hautazkoa da eta ez dakar inskripzio gasturik. Mantenuaren, egonaldiaren eta garraioaren gastuak unibertsitate antolatzaileek finantzatuko dituzte, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak emandako finantziazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren Akitania Euskadi lankidetza funtsaren laguntzarekin.
Emaitzak
Doktoregaiek prestakuntza praktikoa eskuratzen dute hainbat arlotan: komunikazioa, berrikuntza, taldeko lana, lidergoa eta ekintzailetza. Kulturaren eta hizkuntzaren arloko enpresa eta elkarteetan lan egiten duten hainbat profesionalek emandako lekukotasunetatik eta esperientzietatik abiatuz, eta enpresetara eta elkarteetara egindako bisitaldien bidez, doktoregaiek harreman zuzena izaten dute esperientzia profesionalarekin. Mintegi horiek diziplinartekoak dira eta, bertan, ikasleak jatorrizko unibertsitate eta ezagutza arlo desberdinak batzen dituzten unitateetan taldekatzen dira. Esperientziak etorkizuneko proiektu profesionala antolatzeko moduari buruzko ezagutza ugari eman behar dizkie ikasleei, bai Unibertsitatean bai bertatik kanpo.
Ebaluazio-sistemak
Kabinete pedagogiko batek kontrolatzen du doktorialen prozedura osoa. Kabinete horrek taldearen jarduera etengabe atzeraelikatuko duten eta doktoregaiek egunero egindako lana monitorizatuko duten hainbat aholkulari profesional barne hartzen ditu. Doktorialetan izena eman ondoren, nahitaezkoa da saioetara bertaratzea eta parte-hartze aktiboa izatea.
Programaren jarduerak
Izaera
Hautazkoa
Orduak
720
Deskribapena
Tesi gehienek nazioarteko aipamena izatea aurreikusten da. Horretarako, doktoregaiek gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egin beharko dute atzerriko laborategi batean. Egonaldia doktoregoaren hirugarren urtean egingo da, gaur egungo beka programek eskaintzen dituzten laguntzak eskatuko dira, eta tutoreak eta doktoregaiak azken horren prestakuntzarako interesgarritzat jotzen dituzten laborategietan egingo da. Egonaldia amaitzean, txosten bat eskatuko zaio doktoregaia hartu duen erakundeari. Doktoregaiek gutxienez hiru hilabeteko egonaldia egingo dute laborategiko lanean trebatzeko.
Emaitzak
Harrera ikerguneek doktoregaia formalki onartu beharko dute. Tutoretzakidetzari dagokionez, UPV/EHUk akordio bat sinatuko du beste unibertsitate batekin. Une honetan, kudeaketak hasi dira egiten Bordeleko Unibertsitatearekin akordio bat sinatzeko. Hobe da gutxienez hiru hilabetekoa izango den egonaldia aldi bakarrean egitea; dena den, bitan banatu ahal izango da, denbora partzialera dauden doktoregaien kasuan. Esperimentazio lanean aplikatu beharreko metodologia osatzea.
Ebaluazio-sistemak
Behin doktoregaia matrikulatuta egonda, doktorego programaren barruan egingo dituen intereseko jarduera guztiak jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasoko dira, UPV/EHUko Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegiaren arabera. Dokumentu hori urtero berrikusiko dute tutoreak eta Doktorego Programaren zuzendariak. Programan jarraitu ahal izateko, ebaluazio positiboa eskuratu beharko da. Ebaluazioa negatiboa izanez gero, berriro ebaluatu ahal izango zaio doktoregaiari sei hilabeteko epean.
Izaera
Hautazkoa
Orduak
10
Deskribapena
Oso komenigarria da doktoregaiak gaian adituak diren pertsonek aurkeztutako mintegi zientifikoetara joatea.
Emaitzak
Doktoregaiek gai zientifikoa berari buruzko askotariko ikuspegiak ezagutuko dituzte.
Ebaluazio-sistemak
Jarraipena gainerako prestakuntza jarduerekin batera egingo da.
Izaera
Orduak
40
Deskribapena
Doktoregaiak estatuko batzar/bilkura zientifikoetara joango dira, beren emaitzak aurkeztera. Gainera, ahaleginak egingo dira gutxienez nazioarteko batzar batean parte har dezaten.
Emaitzak
Jarduera honen bidez, doktoregaiek komunikatzeko trebetasunak eskura ditzaten lortu nahi da; zehazki, emaitzak argitasunez eta arrazoiak emanez aurkezteko eta eztabaidatzeko trebetasunak erakutsi nahi zaizkie.
Ebaluazio-sistemak
Behin doktoregaia matrikulatuta egonda, doktorego programaren barruan egingo dituen intereseko jarduera guztiak jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasoko dira, UPV/EHUko Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegiaren arabera. Dokumentu hori urtero berrikusiko dute tutoreak eta Doktorego Programaren Batzordeak. Programan jarraitu ahal izateko, ebaluazio positiboa eskuratu beharko da. Ebaluazioa negatiboa izanez gero, berriro ebaluatu ahal izango zaio sei hilabeteko epean.
Izaera
Orduak
40
Deskribapena
Doktoregaia gaitzea modu eraginkorrean erabili ahal izateko UPV/EHUko ikerketa zerbitzu orokorrak.
Emaitzak
UPV/EHUren Ikerkuntza Zerbitzu Orokorrak hobeto erabiltzea.
Ebaluazio-sistemak
Behin doktoregaia matrikulatuta egonda, doktorego programaren barruan egingo dituen intereseko jarduera guztiak jardueren dokumentu pertsonalizatuan jasoko dira, UPV/EHUko Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arautegiaren arabera. Dokumentu hori urtero berrikusiko dute tutoreak eta Doktorego Programaren zuzendariak. Programan jarraitu ahal izateko, ebaluazio positiboa eskuratu beharko da. Ebaluazioa negatiboa izanez gero, berriro ebaluatu ahal izango zaio doktoregaiari sei hilabeteko epean.