Mugikortasuna eta egonaldiak
Gure programak tesien tutorekidetzak, doktoregaien mugikortasuna eta elkar-trukaketa sustatzen ditu Baionako IKER - Centre de recherche sur la langue et les textes basques ikerketa-laborategia sostengatzen duten CNRS, Université de Pau et des Pays de l'Adour eta Université Bordeaux-Montaigne erakundeekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren bidez. Erasmus+ programaren bidez doktoregaiak aukera du bi unibertsitate horietako batean hiru hilabeteko egonaldiak egiteko. Alemaniako Konstanz Universität delakoarekin ere aukera dago programa beraren bitartez hiru hilabeteko egonaldiak egiteko. Egonaldi hauekin doktoregaiak nazioarteko tesiaren aipamena lor dezake. Baionako IKER laborategiak eta gure programak urtero ikerketa-jardunaldi bat antolatzen dute elkarlanean mugaz alde bietako doktoregaiek beren ikerketa parteka dezaten.