Titulo - Profesorado

Irakasleak

XSLaren edukia

IBON URIBARRI ZENEKORTA

Ezagutza arloa
Itzulpengintza eta Interpretazioa
Saila
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
ibon.uribarri@ehu.eus

Filosofia eta kazetaritzako ikasketak egin ondoren, Doktoretza egin nuen Filosofian 1996 urtean. Gero, posgraduko bekario izan nintzen Mainz, Marburgo eta Oxford-en. 1999an ikertzaile gisa itzuli nintzen EHUko Filosofia Sailera. 2002 urtean irakasle postua lortu nuen Letren Fakultatean, Itzulpengintzako gradu berrian.

Hainbat publikazio ditut euskaraz, gaztelaniaz, alemanez eta ingelesez.

Hainbat ponentzia irakurri ditut euskaraz, gaztelaniaz, alemanez eta ingelesez Europako eta Amerikako estatuetan.

Hainbat ikerketa proiekturen zuzendari izan naiz. Master amaierako lanak eta 5 doktoretza tesi zuzendu ditut. Bi sexenio ditut (eta hirugarrena ukatu ondoren, epaitegietara jo, arrazoia lortu eta azken erabakiaren zain nago).

Irakasle oso izateko akreditazioa daukat.



Itzultzaile gisa hauek dira nire lan nagusiak: filosofian, Immanuel Kant-en Arrazoimen hutsaren kritika (1999) eta Arrazoimen praktikoaren kritika (2005), G.W.F. Hegel-en Gogoren fenomenologia (2006), Ch. S. Peirce-n Hitzaldien eta artikuluen bilduma (2005), eta azkenik, Ludwig Wittgenstein-en Tractatus eta Filosofia azterketak (2010). Literaturan, Yasunari Kawabata-ren Loti ederrak (2006), Thomas Bernhard-en Alferrikaldua (2009), Haruki Murakami-ren Gauaren sakonean (2009), Herta Müller-en Hatsaren kulunka (2010) eta Elias Canettiren Mihia aske (2014).